Atzeratu egin da igande honetako Berdintasunaren aldeko Eskualdeko III. Martxa

Berdintasunaren aldeko III.  Eskualdeko Martxaren ekimena parte-hartzaileentzat arriskurik ez dagoen etorkizuneko datetara atzeratu da. Horretarako, deialdi berria behar besteko aurrerapenarekin iragarriko da.

“Antolakuntzatik barkamena eskatzen dugu atzerapen hori dela eta, baina ulertzen dugu gaia oso larria dela eta ez dugula beharrezkoa ez den arriskurik hartu behar”.

Era berean, gogoan izan izen emateak zabalik egongo direla kamisetak eta zapiak agortu arte.