Astelehenean irekiko da trafikorako, saneamendu sarea berriztatzeko lanak egiteko itxita zegoen Jose de Madinabeitia kaleko tartea

Astelehen goiz erditik aurrera, Jose de Madinabeitia kalean trafikorako itxita zegoen tartea ireki egingo da. Aste hauetan, saneamendu lanak egin dira, euri-uren eta ur zikinen sarea berriztatu da, Jose de Madinabetia kalearen 10 eta 14 zenbakien artean.

Aldi berean, astelehenetik aurrera, Aresketa ikastolara eta Zaraobe institutura igotzeko bidean, Etxegoien Bidera heltzeko trafikoa Aiara etorbidetik – Jose de Madinabeitiatik desbideratuko da. Trafikoaren desbideraketa, gasolindegiko biribilguneko lanek eragingo dute. Ikastetxeetatik jaisteko bideak orain arte bezala jarraituko du.

Etxegoien Bidean dagoen eta gasolindegiko autobus geralekua izenez ezagutzen den autobus geralekuari dagokionez, Elexondo kalean egongo da, Bodeguillaren aurrean, Bizkaibusen egungo geralekuan.