ASASAM

ASASAM, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. 1989an sortu zen, inguru horretako buru-gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei arreta integrala eskaintzeko asmoz. Hasiera apala izan zuen, baina, pixkanaka, egitura solidoa eskuratu zuen, eta gaur egun eutsi egiten dio horri. Irmotasun horren erakusgarri dira erakunde publiko zein pribatuekin dituen hainbat lankidetza-hitzarmen, zerbitzuei eusteko nahiz zerbitzuak garatzeko helburuarekin.

Erabilera publikoduntzat (Eusko Jaurlaritzaren 99/2002 Dekretua) eta gizarte-interesekotzat (154/2014 Dekretua) aitortua izan da. 2015eko otsailean, Kalitatearen Kudeaketarako Sistema bat ezarri zuen eta ziurtagiria lortu dugu UNE arauan (ISO 9001: 2008).

Gaur egun, 192 bazkidek osatzen dute: buru-gaixotasuna duten pertsonak, senideak eta laguntzaileak.

 

Jarduteko eremua:

Goi Nerbioi eskualdea (Laudio, Amurrio, Okondo, Aiara, Artziniega, Orozko, Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga).

 

Egoitza nagusia:

Helbidea: Hiru Gurutzeta 5, etxabea. Laudio, 01400 Araba

Telefonoa: 946726446 – 944034690

Faxa: 946523760

Helbide elektronikoa: info@asasam.org

Egoitza nagusiaz gain, beste bi lokal ere baditugu Laudion eta Amurrion, hurrenez hurren.

 

Balioak:

Errespetua

Erantzukizun profesionala eta soziala.

Zerbitzu-bokazioa.

Autonomia, kalitatea eta objektibotasuna.

Talde-lana.

Hurbileko tratu pertsonalizatua.

Zintzotasuna eta etika profesionala.

 

Eginkizuna:

Aktiboki laguntzea buru-osasuna hobetzen, berau normalizatzeko eta gizartean onartzeko lan eginez. Horretarako, babes pertsonalizatua eskaintzen zaie buru-gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei bizitzan zehar, autonomia pertsonala, bizi-kalitatea eta komunitateko kide izatea lor dezaten.