Arratsalde honetan sexu-indarkeriaren kontrako kontzentrazioa egingo da

Gaur,  martxoak 12, osteguna, emakume biren erailketa salatzeko bilduko gara. Zierbenan erail zituzten indarkeria sexistaren biktima hauek. Kontzentrazioa Juan Urrutia plazan izango da arratsaldeko 19.00etan.

Udalak atzo Zierbenan izandako gertaeren aurrean arbuioa erakusten du eta herritarrei arratsaldean egingo den kontzentraziora joateko deialdia egiten die.

Emakumeen aurkako beste erasorik ez!