Oharrak

Amurrioko Ziklismo Taldeak otsail bukaerara arte ireki du Ormaetxeako Ziklismo Eskolan izen-ematea formalizatzeko epea. Zehazki, kategoria hauetan: benjaminak (2009an eta 2010ean jaiotako haurrak), kimuak (2017an eta 2008an jaiotakoak) eta haurrak (2005ean eta 2006an jaiotakoak. Ziklismo Taldetik bereziki neskei egiten diete taldearekin bat egiteko deia; izan ere, eskolako hogei kideen artean, neska bakarra dago. Entrenamenduak martxoan hasiko dira, ekainera arte. Ondoren, udako geldialdia egingo da, eta, gero, irailetik urrira bitartean, entrenatzen jarraituko dute. Entrenamenduak, normalean, astearte eta ostegunetan izaten dira, 18:00etatik 20:00etara.

Jaietako kultura, kirol eta kuadrillen taldeek otsailaren 15era (ostirala) arte aurkez ditzakete jaietarako egitaraua eta aurrekontua, 2019ko Amurrioko zaindariaren jaietan zehar jarduerak gauzatzeagatiko diru-laguntza jasotzeko. Informazio gehiagorako udaletxeko bulegoetara (Amurrioko Juan Urrutia plaza) jo daiteke.

Udalerriko kultura, kirol eta gizarte talde eta elkarte guztiek datorren urtarrilaren 31ra arte (osteguna) aurkez dezakete Amurrioko Udalaren udal-bulegoetan dagozkien diru-laguntzak kobratzeko beharrezko dokumentazioa. Egun horretarako, 2018ko memoria eta ekitaldi horretako gastuen eta diru-sarreren balantzea aurkeztu beharko dituzte. Horrez gain, 2019ko jardueren egutegia eta aurrekontua ere aurkeztu beharko dira. Informazio gehiagorako udaletxeko bulegoetara (Amurrioko Juan Urrutia plaza) jo daiteke.

Urtarrilaren 22an, Jai Batzordearen lehen bilera egingo da, 2019ko Amurrioko Zaindariaren Jaietarako egitaraua osatzeko. Deialdi irekia da; Kultur Etxean izango da, 18:30etik aurrera. Kultura, kirol eta gizarte elkarte guztiei eta interesa duten herritar guztiei bileran parte hartzeko gonbita luzatzen zaie.

Abenduaren 26tik aurrera 14, 15 eta 16. lineetako ordutegi berriak indarrean egongo dira. Ordutegi berriak hemen dituzue deskargatzeko.

Amurrioko Udalak ahal beste lan egin nahi du Hodeien alde, ataxia telangiectasia izeneko endekapenezko gaixotasun arraro bat duen udalerriko haurra. Horretarako, Udalbatzak plastikozko tapoien bilketa bultzatu nahi du. Ohiko bilketa puntuei beste lau puntu berri gehitu zaizkie: La Casona, Kultur Etxea, Bañueta Kiroldegia eta Nagusi Etxea. Udaletxearen parte-hartzeaz gain, Amurrioko herritarrei ere tapoi bilketarako laguntza eskatzen zaie, honela Hodei txikiak behar duen tratamendua errazten lagundu ahal izateko.

2018ko abenduaren 1etik 2019ko urtarrilaren 31ra bitartean kobratuko dira ibien okupazio‑tasari dagozkion 2018ko ordainagiriak (aparkaleku-erreserba).

Ordainketa helbideratu gabe duten zergapekoek Laboral Kutxaren bulegoetan ordaindu ditzakete zergak (Mendiko kalea 1, Amurrio), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 10:30era, epe horretan.

Epea bukatzen denean, premiamendu bidezko betearazte-prozedura administratiboa abiatuko da, ordaindu ez diren kuotak kobratzeko; horiei % 20 arte gehituko zaie.

 

 Azaroaren 26an, ur-hornidura zerbitzua emateagatiko eta estolderia-zerbitzuagatiko tasen ordainagiriak kobratuko dira, 2018ko 3. hiruhilekoari dagozkionak, Amurrion, Larrinben eta Lekamañan. Ordainketa helbideratuta ez duten zergapekoek Caixabanken bulegoetan ordaindu ahal izango dute (Elexondo kalea, 21), astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, fakturan bertan adierazitako epean

Abenduaren 7rako autobus zerbitzua antolatu da Durangoko Liburu Diska Azokara joateko. Amurriotik Telefonica ondotik irtengo dira 10:00etan. Durangotik itzultzeko bi ordu daude, bata 21:00etan eta bestea 02:30ean. Prezioa 7 eurokoa da. Txartelak Kultur Etxean erosi ahal dira.

Azaroaren 30ra arte izena eman ahalko da abenduaren 21ko Gabonetako Azokan parte hartzeko; berrogeita bi postu egongo dira, eta baserriko produktuak eta eskuz egindakoak salduko dira.

Orriak