Oharrak

Laburpena, Amurrioko Udalaren tokiko gobernu batzarrak irailaren 27an hartutako Erabakiarena, zeinaren bidez dirulaguntza deialdia egin baita 2017an seme-alabak izan edo adoptatu dituztenentzat

https://www.araba.eus/botha/Boletines/2018/117/2018_117_03726_E.pdf

Amurrioko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2018ko irailaren 20an hartutako erabakiaren laburpena; horren bidez deialdia egiten da 2018an egoera guztiz zaurgarrian dauden herrialdeetako haurrak udan Amurrion hartzeko programetarako dirulaguntzetarako.

https://www.araba.eus/botha/Boletines/2018/115/2018_115_03650_E.pdf

Urriaren 8an (astelehena), bilera bat egingo da Nagusi Etxea zentroan. Bileraren helburua da Amurrioko nagusientzako aisialdi- eta kultura-jardueren programazioa aurkeztea. Horrez gain, sortuko den Nagusien Kontseiluari buruzko hainbat alderdi landuko dira. 17:30ean hasiko da.

Bihar, irailaren 28an ostirala, 12.00etan Kultur Etxean, Juan de Aranoa Arte Eskolako haurren pintura tailerreko taldeen zozketa egindo da.

Gaur egun eremu guztietako udal-baratzeak eta hausturak erabiltzen dituzten pertsonek irailean egin dezakete erabilera berritzeko eskaera. Erabiltzaile izaten jarraitu nahi dutenek Amurrioko Udalaren Erregistro Ofizialera jo beharko dute. Bertan eskaera-eredu bat emango diete, eta hori bete eta sinatu egin beharko dute. Udalak erabilera berritzeko errekerimendu espezifikoa egin ondoren, erabiltzaileren batek eskaerarik egiten ez badu horretarako ezarritako epean, baja eman dakioke. Gauza bera gertatuko da bi urtez jarraian erabilera berritzen ez bada, nahiz eta Udalak horretarako errekerimendurik ez egin. Urtero bezala udal-baratzeak ikuskatu dira eta Udalaren esku geratuko direnak zehaztu dira, izan landu gabe daudelako, izan erabilera desegokia dutelako. Hala, laborantzarako lursail horiek prest geldituko dira lehen aldiz erabiltzeko eskaera egiten dutenei lagatzeko.

Udal Dantza Eskolan apuntatzeko interesa dutenek denboraz daude. Interesatuek Udaletxeko Kultur arlora joan behar dute inskripzioa egitera. Hemen behean egutegia, ordutegiak eta taldeak kontsultatu ditzakezu.

Kurtso hasierako bilera asteazkenean, irailaren 26an, 18:00etan izango da Udal dantza eskolaren egoitzan, kiroldegian. Hastapenak 0-4, 18:00etan eta hasatapenk 5 eta Dantza, 18:45etan.

Urriaren 31ra arte kobratu ahal izango dira 2018ko lehen hiruhilekoari dagozkion zabor-zerbitzuaren tasak.

Ordainketa helbideratu ez duten zerga-ordaintzaileek Laboral Kutxan  ordaindu ahal izango dute tasa.

Epea bukatzen denean, premiamendu bidezko betearazte-prozedura administratiboa abiatuko da, ordaindu ez diren kuotak kobratzeko; horiei % 20 arte gehituko zaie.

Aztarna Etnografia Elkarteak formatu handiko 50 argazkiko bilduma bat jarriko du ikusgai Amurrioko zaindariaren jaietan, La Casonan.

Amurrioko Udalak herritarrei gogorarazten die, segurtasun-arrazoiak direla eta, debekatuta dagoela bost urtetik beherako haurrak igotzea abuztuaren 16an, San Roke jaietan, egingo desfileko kuadrillen karrozetara.

Amurrioko HHE Helduen Hezkuntzaren Zentroak ekain honetan irekiko du 2018/2019 ikasturteko lehen lauhilekoan matrikulatzeko epea. Eusko Jaurlaritzaren mendeko zentro publiko bat da, eta doako eskolak ematen dizkie helduei. Ikastaro hauek eskainiko dira: testuen irakurketa eta ulermena, oinarrizko informatika, gaztelania atzerritarrentzat, ingelesa, oinarrizko euskara eta DBHko graduatua. Arautu gabeko prestakuntza-programak ingelesa eta informatika dira, biak oinarrizko mailan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo HHE zentrora (Landaburu kalea, 14-16) edo deitu 945892620 telefonora.

Orriak