VII Amurrio Trail Lasterketa

Eguna: 
Ig, 2018/06/17
Ordua: 
Goizeko 09:15etaik aurrera
Tokia: 
Juan de Urrutia Plazan
Prezioa: 
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Dena prest dago ekainaren 17an VII. Amurrio Trail Lasterketa jokatzeko, Amurrio Trail Taldeak antolatuta. Aurten hiru distantzia egongo dira: bata 31,5 kilometrokoa izango da eta +1.700eko desnibela izango du; bestea 21,5 kilometrokoa izango da eta +1.050eko desnibela izango du; eta azkena herri-lasterketa izango da, 12 kilometrokoa, eta +500eko desnibela izango du.

Izena www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke. Aurtengo proba hau Arabako Kopa da, eta EMFren rankingerako puntuak emango ditu. Antolatzaileek uste dute 400 korrikalaritik gora lehiatuko direla edizio honetan. Irteera 09:15ean izango da, Juan Urrutia plazan, eta lasterkariek hantxe bertan jasoko dituzte dortsalak, probaren egunean, 07:45etik 08:30era bitartean. Herritarrei dei egiten zaie plazara etor daitezen edo mendira igo daitezen kirol honetaz gozatzera, eta parte-hartzaileak ere animatu nahi dira. 14:30ean banatuko dira sariak, eta, azken korrikalariak ailegatzean, parrilada egingo da.