Master Txiki

Eguna: 
Or, 2018/06/15
Ordua: 
10:30etatik 12:00etara
Tokia: 
Juan de Urrutia Plazan
Prezioa: 
Doan
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Hurrentzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Bigarren urtez jarraian, Amurrioko zenbait ikaslek Master Txiki jarduera gastronomikoan parte hartuko dute ekainaren 15 goizean, Juan Urrutia plazan

Udalak, egitasmo honen bitartez, baserritarren merkatua sustatu eta gertuko kontsumoaren inguruko kontzientzia zabaldu nahi du.

Amurriok Master Txikiren bigarren edizioa egingo du ekainaren 15ean, udalak antolatuta. Hiribilduko ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleek osagai nagusitzat pasta duten platerak prestatu beharko dituzte. Gero, udalerriko hainbat jatetxetako sukaldariek osatutako epaimahaiak baloratuko ditu platerak. Jarduera Juan Urrutia plazan egingo da, 10:30etik 12:00etara.

Aresketa Ikastolako, Lucas Rey Ikastetxeko, Virgen Niña Ikastetxeko eta Zabaleko Ikastetxeko lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute. Talde bakoitza lau azpitaldetan banatuko da. Talde bat Erosketen Taldea izango da, eta txartelak jasoko ditu ostiraletako baserritarren merkatuan errezetako osagaiak erosteko.