Irakurketa Partekatuaren IX. Topaketa

Eguna: 
Or, 2018/04/20
Ordua: 
19:00
Tokia: 
La Casonako erakusketa-aretoan
Prezioa: 
Doanik
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Antolakuntzak herritarrak animatzen ditu haien liburu, nobela, poema, entsegu-zati edo antzerki-elkarrizketa gustukoenaren lerro batzuk partekatzera, hain zuzen, pertsona bakoitzarengan sentimendu batzuk pizten dituztenak eta gainerako partaideekin  partekatu nahi dituztenak. Gainera, testu pertsonalek ere izango dute lekua.

Antolatzaileek testu laburrak izateko eskatu dute, literatura-ekimen horretan parte hartu nahi duten pertsona guztiek horretarako aukera izan dezaten.

Ez da izena eman behar; bertaratzea nahikoa da

Parte hartzeko, ez da izena eman behar, ezta antolakuntzara bidali behar ere irakurriko diren testuak. Literatura gustuko duten pertsona guztiek parte har dezakete, ez dago adin-mugarik eta nahikoa izango da egun horretan bertaratzea.