Noticias

Maiatza 2019

“Impulsos” izena du Olga Corral amurrioarrak La Casonan ikusgai jarri duen emakumeen erretratuen erakusketak.

Maiatzaren 19tik ekainaren 22ra egongo da ikusgai. Olga Corral amurrioarra da, 2004tik Juan Aranoa Udal Arte Eskolako ikaslea da, eta lehen aldiz aurkeztuko du bere lanaren lagin bat La Casona erakusketa-aretoan. “Impulsos” du izena eta maiatzaren 19tik ekainaren 2ra egongo da ikusgai.

Maiatzaren 21ean eta 28an hizkera ez-sexistaren garrantziari buruzko saioak egingo dira Katekesian

Hizkera ez-sexistaren garrantzia izango da Amurrioko Aurreraka Emakumeen Elkarteak antolatutako solasaldiko mintzagaia. Xedea genero-kontuen inguruko hausnarketa eta lanketa egitea da, horiek guztiak hobeto ulertzeko.

Arabako txakolinaren jaia ekainaren 2an ospatuko da Amurrion

Juanito Oiarzabal mendizaleak jasoko du aurtengo aintzatespena, Arabako txakolinaren eta produktuen alde erakutsi duen konpromisoarengatik.

Amurriok, Landa Inguruko Eguneko Arreta zentro bat eraikitzea eta eraikin bat gizarte eta kultura zentro gisa egokitzea eskatu du Foru Planean

Proposatutako jarduketak Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzu Foru Planaren 2020-2021 programaren barruan daude.

Berdintasunerako Udal Kontseilua maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean eta 19an bilduko da

Amurrioko Berdintasunerako Udal Kontseiluak bata bestearen atzeko maiatzeko hiru asteazkenetan biltzea aurreikusi du.

Amurriok “Amurrioko Hiribilduko 2019” argazki lehiaketa eta arte sariketa antolatu ditu

Amurrioko Udalak “Amurrioko Hiribilduko 2019” argazki lehiaketa eta arte sariketa jarri ditu martxan. Bertan, 8.100 euro banatuko dira sarietan.

Amurriok zenbait jarduera eskainiko ditu maiatzean eta ekainean, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta

Jarduerak ekainaren 28an, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, amaituko dira, markesina batean binilo bat jarriz.

Aldai kaleko aparkalekuak segurtasuna hobetuko du, inguratzen duen horma beheratuz

Aparkalekuak oinezkoen sarbide berria du, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Amurriok Euskal Jaia 2019 ospatuko du datorren maiatzaren 18an

Datorren maiatzaren 18an Amurriok, bertako Udalak, Aiara Dantza Taldeak eta Ohiturak Elkarteak antolatutako Euskal Jaiaren beste edizio bat jasoko

Ostiral honetan hasiko da tabernetan eta saltokietan euskara bultzatzeko “Eskatu Euskaraz eta Saria Irabazi” kanpaina

Ostiralean “Euskaraz Bizi Nahi Dut eguna” ere ospatuko da, 16:45ean hasiko diren jarduerekin.

Orriak