Noticias

Otsaila 2019

Amurrioko eta Laudioko Udalek, alkohola kontsumituko duten gazteei zuzendutako kanpaina jarri dute martxan

“Gelditu geltokian - Para en la parada” kanpainaren xedea, alkohola kontsumituko duten gazteei informazioa ematea eta eurekin lan egitea da.

Amurrioko Udalak doako Nordic Walking hastapen ikastaroa antolatu du

4 jardunaldiz, ikastaroak Nordic Walking-aren teoria eta praktika uztartuko ditu. Izen ematea martxoaren 13ra arte egongo da zabalik.

Martxoan eta apirilean, haurrentzako masaje-ikastaro bat egingo da Amurrioko Kultur Etxean

Izen-emateak otsailaren 27an eta 28an eta martxoaren 1ean egingo dira

Kakarro Birigarro mozorro lehiaketak zentratuko du Amurrioko inauterien arreta

Mozorro lehiaketan parte hartzeko izen emateak martxoaren 1eko 13:30era arte egin beharko dira Kultur Etxean.

Kartogintza eta scrapbooking ikastaroa, martxotik ekainera

Martxoaren 8an hasiera emango zaio kartoigintza eta scrapbooking ikastaro bati, eta ostiralero emango da ekainaren 7ra bitartean (hamabi saio), Amurrioko Kultura Etxean, 10:00etatik 13:00etara.

Ekintzaileei zuzendutako Lanbideren diru-laguntza deialdi berria

Diru-laguntza bat negozio-ideia lantzeko da (1.000 €) eta beste bat jarduera martxan jartzen laguntzeko (1.500 €).
Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da otsailaren 15etik martxoaren 4a arte.

Amurriok era aktiboan hartu du parte Araba Ekinean-en edizio berrian

Ekimen hau, aurten XV. edizioa ospatzen duena, Arabako Foru Aldundiak bultzatutakoa da, gure probintzian ekintzailetasuna lantzen eta sustatzen duten erakunde eta eragileekin elkarlanean (Gasteizko Udala, BIC Araba, Vital Fundazioa, etab.), Amurrio Bidean barne (Amurrioko Udalaren Tokiko Garapen Agentzia).

Datu Pertsonalak Babesteko Legea izango da Ostegun Digitalak ekimeneko hurrengo saioetako gai nagusia, eta enpresa txikiei eta autonomoei zuzenduta egongo da

Martxoaren 7an eta 14an (osteguna), prestakuntza-saioak eskainiko dira 14:00etatik 16:00etara Amurrio Bideanen, Mikroenpresa Digitalarekin lankidetzan, tokiko enpresei eta autonomoei laguntzeko datu pertsonalak babesteko legedira egokitzen.

Aiarako Kuadrillaren eskualdeko laguntzen deialdia

Helburua: laguntzak eskualdearentzat interesgarriak diren jarduerak eta programak antolatzeko, garatzeko eta gauzatze

Orriak