Noticias

Maiatza 2018

Prebenfamilia-Araba proiektuak Aiaraldeko Familiaren Eguna antolatu du larunbat honetarako

Jarduerak goizeko 10:00etan hasiko dira, mahai teknikoarekin eta familia osoari zuzendutako jarduerak jasoko dituen eta 13:00ak arte luzatuko den espazio ludikoarekin

Maiatzaren 10ean Kultur Etxean egingo den hitzaldian gai hau landuko da: “Zer da eta zergatik egin behar da aurretiazko borondateen agiria”

Animatu eta etorri abantaila handiak dituen izapide soil honi buruzko informazioa entzutera. “Zer da eta zergatik egin behar da aurretiazko borondateen agiria” izeko informazio hitzaldia maiatzaren 10ean egingo da, 19:00etatik aurrera, Amurrioko Kultur Etxean. Hizlariak Ascensión Lodeiro eta María José Ibars izango dira, Amurrioko osasun-zentroko osasunaren arloko langileak.

Berdintasunerako Udal Kontseiluaren bilera maiatzaren 9an

Berdintasunerako Udal Kontseiluak herritar guztiei irekitako bilera deitu du maiatzaren 9rako.

Maiatza eta ekaineko asteburuetan ikasketa gela irekiko da Amurrioko Liburutegian

Larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik eta igandeetan, aldiz, 09:00etatik 13:30era

60 URTETIK GORAKOENTZAKO ETXEKO KOMUNAK EGOKITZEKO LAGUNTZAK

Vital Fundazioak laguntzen programa bat eskaintzen du etxeko komunak egokitzeko. +55 programa da, eta etxeko prebentzioaren eta segurtasunaren arloko kanpaina gisa sortu da.

Aiarako Koadrilak doako etxeko konpostaje ikastaroa antolatu du Amurrion

Ikastaroa maiatzaren 11n izango da, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean

Apirila 2018

LA CASONAK ETA BAÑUETAKO KIROLDEGIAK BESTE BI ERAKUSKETA JASOKO DITUZTE MAIATZAREN HASIERAN

La Casonak Santiago González zeramika egilearen lanak erakutsiko ditu maiatzaren 2tik 15era eta Bañuetako Kiroldegian “Maletarik pisutsuena” bisitatu ahal izango da, Gurutze Gorriaren kontzientziazio kanpaina, maiatzaren 1etik 19ra

Dena prest San Prudentzio ospatzeko

Danborradak eta barraskilo-jan herrikoia San Prudentzio ospatzeko

Amurrioko Udalak Mugiamurrio programa jarri du martxan

Ariketa fisikorik egiten ez duten pertsonei ariketa fisikoa egiten lagunduko dien orientazio zerbitzua izango du

Orriak