Noticias

Uztaila 2019

Udaran odola emateko kanpainak sei eguneko iraupena izango du

Amurrion odola emateko kanpaina berria abiaraziko da uztailaren 19an, 22an, 23an eta 30ean nahiz abuztuaren 1ean eta 9an. Larrinaga kaleko oinezkoen gunean ipiniko den unitate mugikorraren autobusean aterako da odola, egun batzuetan goizez eta besteetan arratsaldez.

Amurrioko Udalak txakurren jabeei zuzendutako kontzientziazio kanpaina hasi du

Kanpaina, inkesta baten bitartez txakurren egoerari eta ohiturei buruzko informazioa biltzean oinarritzen da, eta baita herritarrak kontzientziatzean ere, udalerria garbi edukitzeko. Horretarako, gorozkiak biltzeko poltsak eta txiza garbitzeko botilatxo tolesgarriak banatuko dira.

Amurrioko futbol taldeek udalerriko etorkizuneko futbol belaunaldietarako ilusioz betetako egitasmoa sortzeko konpromisoa agertu dute

Amurrio Futbol taldeak, Kaskagorri Amurrio Futbol taldeak eta Etorkizuna Aialako Futbol Taldeak, helburu komuna eta Amurrioko futbola eta egungo eta etorkizuneko futbolari belaunaldiak ilusioz beteko dituen ikuspegia definitzeko konpromisoa erakutsi dute.

Uztailaren 19an hamar film labur proiektatuko dira Amurrion Korterraza Araba 2019ren eskutik

“Super Selección” izeneko film laburren saioa izango dugu Amurrion uztailaren 19an.

Irailaren 23ra arte Amurrioko Liburutegiak udako ordutegia izango du

Abuztuaren 12tik 25 era liburutegia biak itxita egongo dira.

Uztailaren 19ra arte formalizatu ahal izango dira Amurrioko Festetako XIII. Nekazaritza Erakusketan eta 2019ko San Rokeko Abere Azokan parte hartzeko inskripzioak

Uztailaren 19ra arte egongo da zabalik XXIII. Nekazaritza Erakusketan eta San Rokeko Abere Erakusketan parte hartzeko izena emateko epea.

“Amurrioko Hiribilduko 2019” Arte Sariketa

Artelanak La Casonako erakusketa aretoan jasoko dira, irailaren 2tik 13ra.

Desgaitasuna duten pertsonentzat irekita dago laguntza teknikoak eskatzeko deialdi publikoa

Amurrion, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura jo dezakete

Orriak