Noticias

Abendua 2015

Amurriok klima-aldaketari buruz Parisen egin den biltzarrean hartu du parte. Bertan, klima aldaketa geldiarazteko legez loteslea den akordioa erdietsi da.

Herrialde garatuek zein garabidean dauden herrialdeek karbono gutxiko ekonomiaranzko trantsizioa kudeatzeko konpromisoa hartzen duten lehenengo akordioa da. Parte hartu duten 195 herrialdeek hitzeman dute helburu historikoa beteko dutela: isuri netoa zero izatea, hau da, atmosferara isurtzen dugunaren eta naturalki xurgatzen denaren arteko oreka lortzea. Hortaz, energia garbiak izango dira hitzemate hori betetzeko modurik egokiena, merkeena eta eraginkorrena.

“Reforamurrio Enpresaldea” enpresen hazitegi eta zentroko moduluetan sartzeko deialdi berria

Abenduaren 1etik 30era bitartean zabalik egongo da Reforamurrio Enpresaldea enpresa-hazitegi eta -zentroko moduluetan edo bulegoetan (alokairu bidez) sartzeko eskaerak egiteko epea. Zerbitzuen sektorean (“bulegoak”) lan egiten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira lokalak.

AURTENGO ABENDUAN HERRITARREK BERRIRO ERE ESKURATU AHAL IZANGO DUTE AMURRIOKO ANTZOKIKO KIDE TXARTELA ETA ZINEBONUAK

Amurrio An¬tzokia inicia en diciembre su campaña “En Navidad regala Cultura” manteniendo los precios de este año. Se trata de la iniciativa anual de fidelización de su público. Como en las últimas campañas se ofrece la posibilidad de adquirir de cara a la programación de artes escénicas del próximo año 2016 el carnet de persona asociada al cine-teatro municipal amurrioarra. La tarifa es de 20 € y las personas poseedoras del citado carné cuentan con una serie de ventajas.

Azaroa 2015

Udalak herritarrak animatu nahi ditu Euskadin garraio jasangarria sustatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu duen webgunea erabiltzera

Bertan, garraio publikoari, autoa partekatzeko zerbitzuei, mailegatu daitezkeen bizikletei eta bizikletentzako bideei buruzko informazioa ageri da.

ABENDUAREN 10EAN EGINGO DA AIARAKO KUADRILLAKO ADINEKOEN XVI. TOPAKETA

Aiarako Kuadrillako Adinekoen XVI. Topaketa abenduaren 10ean egingo da, Laudion, eta Aiarako Kuadrillak antolatu eta babestuko du.

Amurriok, Euskal Herriko beste 9 udalekin batera, «Compact of Mayors» izenpetu du, klima aldaketari aurre egiteko

Amurrioko, Areatzako, Balmasedako, Bilboko, Donostiako, Durangoko, Errenteriako, Legazpiko, Tolosako eta Gasteizko udalak publikoki errekonozitu dituzte Compact of Mayors ekimenarekin bat egiteagatik, Donostiako Kursaal jauregian azaroaren 25ean egindako ekitaldi batean. Compact of Mayors munduan egin den ahalegin kooperatibo handiena da, negutegi-efektuko gas-isuriak murrizteko, aurrerapenen jarraipena egiteko, eta klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko.

Ikastaro bat emango da abenduan, altueran egiten diren lanei eta lan bertikalei buruz

Amurrio Bideanek antolatu du 25 orduko ikastaro hau, eta Amurrioko Udalak finantzatu du.

AMURRIOKO ERAKUSKETA FILATELIKO NUMISMATIKOA AZAROAREN 21ean IREKIKO DA LA CASONAN

Azaroaren 21etik abenduaren 5era, Amurrioko 2015eko Erakusketa Filateliko Numismatikoa egongo da ikusgai La Casonan. Lanegunetan 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita; jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Numismatikaren alorreko erakusketa honek hainbat aztergai izango ditu, besteak beste: nekazaritza, 2 euroko oroitzapenezko txanponak, pezetaren mendeurrena, Juan Carlos I.aren erregealdia, pezeta 1869 eta 2002 artean, Himalaya, euskal kooperatibetako txapak, animaliak txanponetan, lanbideak, munduko pertsonaiak, Iberoamerikako Goi-bilera eta mitologia txanponetan.

APDEMAk OHIKO HAMAIKETAKO SOLIDARIOA EGINGO DU AMURRION

Datorren ostiralean, hilak 27, ohiko Hamaiketako Solidarioa egingo da Amurrioko zentroan. Hamaiketakoa APDEMAk antolatzen du urtero Aiaraldean, Desgaitasunaren Nazioarteko Egunaren harira.

Topaketa BB orokorra: AMURRION. AZAROAK 28, ZAPATUA

BB Topaketa elkargunerako, hartu-emanerako eta urte osoan zehar egindako lana baloratzeko jardunaldia da.

Orriak