Noticias

Otsaila 2016

Amurriori saria eman diote EMAS Europako ingurumen-kudeaketarako sistema ezartzen egindako lanagatik eta hartutako konpromisoagatik

Eusko Jaurlaritzak saritu egin du Amurrioko Udala, haren Lurralde Politika, Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena Saila hamarkada oso batez aritu delako lanean ingurumena kudeatzeko eta ikuskatzeko sistema komunitarioa ezartzen, EMAS Europako araudiari jarraituz.
Amurriok zilarrezko diploma jaso du Iñigo Urkullu lehendakaria buru zen ekitaldi batean.

Lucas Reyko ikasleek Agate Deunari abestuko diote

Lucas Rey ikastetxeko 250 ikasle inguru aterako dira bihar eguerdian Agate Deunaren omenezko kantua abestera.

San Josek martxan jarri du margotzeko sorkuntza-espazio berri bat.

Adin guztietako pertsonek parte har dezakete. Langileak boluntarioak dira eta doakoa da.

Gurasoek D eredua aukeratu dute euren haurrak eskolatzeko.

Euskara Arloak, ikastetxeetako aurrematrikulazioa dela eta, abian jarri du hizkuntza-ereduei buruzko informazioa emateko kanpaina bat. Halaber, Amurrioko haurren eskolatzearen berri ere eman du.

Urtarrila 2016

Alicia txikiarekin heriotza gaitzesteko eta kondenatzeko erakunde-adierazpena

Urtarrilaren 26an Alicia txikia hil zen eraso bortitz baten ondorioz, eta ikerketan aurrera egitearen eta sumario-sekretua altxatzearen zain, Amurrioko Udalak adierazten du biziki kondenatzen eta erabat gaitzesten dituela emakumeen eta haurren aurkako indarkeria-kasu guztiak.

Baterako hezkuntzaren eta berdintasunaren aldeko diseinuak.

Gaur goizean, udaletxeko bilkura-aretoan, Zaraobe Institutuak antolatutako orri-markatzaileen lehiaketako sariak banatu dira.

Chernobil elkarteak hogeigarren urteurrena bete du, beste 45 harrera-familia lortzeko helburuarekin

Chernobil elkarteak urtero bidaiatzen Ukrainara 1996az geroztik, familiek Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendiaren ondorioak jasaten dituzten haurrak aldi baterako hartzeko modua kudeatzeko.

Amurriok logotipo berria aurkeztu du

Amurrioko Udalak gaur goizean irudi korporatibo berria aurkeztu du. Logotipo berriak herria nabarmentzen duten baloreak adierazten ditu, baita garapen iraunkorra, ingurumen zainketa eta ekologia ere.
Sinboloaren irudi korporatiboan A estruktura baten barruan (Amurrioren iniziala) ur tanta bat dago.

#gazteEKIN! egitasmoak euskarazko multiabentura-jarduerak eskainiko dizkie gazteei

Euskara Arloak martxan jarri du #gazteEKIN! programa, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei euskarazko aisialdi-jarduerak eskaintzeko. Asmoa da gazteek ikasgeletatik kanpo ere erabiltzea euskara eta, aldi berean, natura eta abentura-kirolak uztartuko dituzten jarduera erakargarriak egitea.

Elkarretaratzea

Eraso gogorra jaso eta Alicia txikia atzo zendu ondoren, eta ikerketak aurrera egin eta isilpeko sumarioa jaso arte, Amurrioko Udalak emakume eta haurren kontrako indarkeria guztien inguruko erabateko gaitzespena adierazi nahi du.

Orriak