Noticias

Maiatza 2019

Maiatzaren 14an familiatik seme-alabek ausazko jokoekin izan ditzaketen arazoak prebenitzeko saio bat egingo da

Posible al da nire seme edo alabak arazoak izatea apustuekin? Familiek ausazko jokoek sorraraz ditzaketen arazoak nola prebeni ditzaketen izango da Amurrioko Katekesian maiatzaren 14an, 18:00etan, egingo den saioaren gaia.

BIGARREN ESKUKO LIBURU, DISKO ETA CD STANDA

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, berriro ere jarriko du Amurrion egoera bikainean dauden bigarren eskuko liburu, disko eta CDak prezio merkeetan eskaintzen dituen stand bat.

Bere horretan jarraitzen du 380 urteko tradizio batek Arrastariako haranean: maiatzaren 9an Antiguako Ama Birjinarekiko fideltasun-botoa berrituko dute

Aurtengo edizioan, Artomaña izango da haraneko lau herrien izenean fideltasun-botoa berrituko dena.

Feminismo beltza izango du xede Amurrio Antzokian maiatzaren 10ean egingo den doako zine-forum saioak

“Ayanda” filma eta “Una plaza en el avión” film laburra proiektatuko dira.

Amurrioko emakumeen memoria berreskuratzeko bekarako dokumentazioa aurkezteko epea ireki da, maiatzaren 27ra arte

Amurrioko Udalak emakumeen memoria berreskuratzeko bekarako dokumentazioa aurkezteko epea ireki du, Amurrioko emakumeen memoria his

AMURRIOKO SALTOKIEK 6.000 EURO ZOZKETATUKO DITUZTE

Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak (Apymcak), Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, martxan jarriko du maiatzaren 6tik aurrera merkataritza dinamizatzeko Erosketa-karruselaren kanpaina berria. 6.000 € zozketatuko dira; 2.000 €-ko balioa duten hiru erosketa-bonutan banatuko da saria, eta goiz bakar batean gastatu beharko da dirua parte hartzen duten saltokietan erosketak eginez.

Inma Roiz idazleak Amurrioko 12 emakumeren bizipenak jaso ditu “Guk ere badugu zeresanik” liburuan

Liburuaren aurkezpena datorren astelehenean izango da, 18:00etan, Katekesiko Aretoan.

Maiatza eta ekaineko asteburuetan Amurrioko Liburutegia ikasketa gela gisa irekiko da ikasturteko bukaerako azterketak direla eta

Maiatza eta ekainean zehar Amurrioko Udal Liburutegia asteburuetan ere egongo da zabalik ikasketa gela gisa, hau da, liburutegi zerbitzurik eskaini

Orriak