Noticias

Azaroa 2018

Lagundu Laguntza elkarteari saltokietan elikagaiak biltzen

Amurrioko Laguntza harrera eta laguntza taldeak Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak sustatutako elikagai-bilketa kudeatuko du, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, Amurrioko zenbait saltokitan.

Aiarako eskualdean genero-indarkeriaren biktimei arreta psikologikoa emateko zerbitzua hurbildu egin da, Amurrion ezarri baita zerbitzua.

Udatik aurrera, Aiarako Kuadrillan genero-indarkeriaren biktimei arreta psikologikoa emateko egunak ugaritu egin dira. Amurrion astean behin emango da, eta Laudion, astean hirutan, bitan egin ordez. Arreta hori Arabako Foru Aldundiaren eskumena da, eta Laudion ematen da.

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedura.Destinoak aukeratzeko eskabidea

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduran destinoak aukeratzeko eskabideak.

Amurrioko Udalak tratamendu bakteriologiko proiektu pilotua darama aurrera udalerriko lau hobi septikotan

Tratamendu berritzaile horrekin isurketen usainak murrizten diren eta uren ingurumen arloko kalitatea hobetzen den ala ez egiaztatu nahi da.

Aiara Dantza Taldeak 2019ko egutegi bat egin du, 35. urteurrena ospatzeko

Aiara Dantza Taldeak 2019ko egutegi bat egin du, 35. urteurrena ospatzeko Kalean dago jada 300 aleko lehen tirada.

Amurrioko Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Aiarako Kuadrilan aho batez onarturik dagoena

Azaroaren 25a dela eta, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, indarkeria matxistatik libre egongo den gizartea eraikitzearekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu. Era berean, nazioarteko marko juridikoarekin bat, berriz azpimarratu behar dugu badagoela loturarik genero-arrazoiengatiko bazterkeria eta desberdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean, azken hori emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa bat bezala ulerturik.

Partaidetzan oinarritutako aurrekontu kanpaina proposamenei lehentasuna emateko fasean sartu da

Lehentasunak ezartzeko saioa herritarrentzat zabalik egongo da datorren azaroaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Katekesiko aretoan.

Amurrioko Udala Hodeiren kasuarekin inplikatu da, plastikozko tapoien bilketa bultzatuz

Biltzeko kutxak jarriko dira La Casonan, Kultur Etxean, Bañueta Kiroldegian eta Nagusi Etxean.

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedura

Erantsitako dokumentuetan euskararen behin betiko balorazioa, derrigortasun datarekin hizkuntza-eskakizuna daukaten plazen behin-behine

Aurten Amurrio eta Urduña artean dagoen San Pedro mendiko indusketa arkeologikoetan material ugari topatu dute

Amurrio eta Urduña artean dagoen San Pedro mendiko indusketa arkeologikoetan material ugari topatu dute aurten ere.

Orriak