Amurrion Aukera Azoka otsailaren 29an eta martxoaren 1ean egingo da udal-pilotalekuan

Denboraldiko azken eskaintzak egongo dira

 

AmurrionĀ  Aukera Azokaren edizio berria egongo da datorren larunbat eta igandean, otsailaren 29an eta martxoaren 1ean, udal-pilotalekuan. Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak (Apymca) antolatzen du, Amurrioko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Elkarteak azaldu duenez, ekimen honen bidez, “herritarrei aukera eskaini nahi zaie azkeneko pagotxak aprobetxatzeko eta moda, oinetako, osagarri, lentzeria, emakume, gizon eta haurrentzako moda, kirol- eta bitxi-artikuluen artean erosteko aukera paregabeak izateko”.