Amurrioko udalerriko argiak berritzeko lanak berriro jarri dira martxan

Udalerriko argiak berritzeko lanak martxan daude berriz ere Amurrion. Martxoaren amaieran hastekoak ziren, baina Covid-19ak sortutako alarma egoeraren ondorioz geldiarazi behar izan ziren.

Datozen hilabeteetan Amurrioko argien %80 inguru berrituko dira, eta guztira 832.676 euroko inbertsioa egingo da. Guztira, led teknologia duten 1.898 argi berri jarriko dira, eta horrela kontsumo txikiagoa eta argiztapen hobea lortuko ditugu. Gainera, argi berriek egungoek baino gehiago iraungo dute, 10 urte inguruko bizitza erabilgarria dutelako. Beraz, argiak eraginkorragoak dira eta mantentze-lanetan ere aurreztu egingo da.

Egungo argi horiaren ordez led argi zuriagoa ekarriko duten luminariak pixkanaka ordezkatuko dira. Bost gunetan hasi dira argiak berritzen: San Jose, Alkinar, Landaburu, Gernikako Arbola eta Goikolarra.

Luminariak, eremu bakoitzeko egungo argi motaren arabera aldatuko dira. Lau argi estilo desberdin daude: bideetakoak, bi motatakoak, argiztatu beharreko bidearen beharren arabera; giroa sortzekoak, espaloietan, oinezkoentzako guneetan, parkeetan eta lorategietan; proiektoreak, biribilguneetan eta argiztapen puntualetan; eta, azkenik, hiri-inguruneetan integratzen diren hiribildu motako argiak.

Argiteria berritzea Europar Batasunarekin batera finantzatutako jarduketa da, hazkunde jasangarriko Europako Eskualde Garapenerako 2014-2020 Funtsa (FEDER) izeneko programa operatiboaren barruan karbono gutxiko ekonomia lortzen laguntzen duten toki-erakundeen proiektu berezietarako diru-laguntzen programaren kargura.