Amurrioko Udaleko Adierazpen Instituzionala

Gaur, 2020ko abenduaren 17an, Amurrioko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak aho batez

ERABAKI DU:

LEHENA. Amurrioko Udalak langile bat hil dela Saratxoko saihesbideko lanetan izandako lan-istripu tragikoan salatzen du.

BIGARRENA. Amurrioko Udalak hildakoaren familiari, lagunei eta lankideei doluminak eman nahi dizkie.

HIRUGARRENA. Amurrioko Udalak bat egiten du istripu hilgarri hori salatzeko eta hildakoaren familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimenekin.

LAUGARRENA.  Era berean, berriro salatu nahi dugu lan-istripuen ondoriozko heriotza guztiak eta heriotzaren inguruabarrak ahalik eta lasterren argitzeko eskatzen dugu.

BOSGARRENA. Udalak, laneko arriskuen prebentziorako neurri guztiak bete behar direla berresten du, lanetik bizirik itzultzeko eskubidea bermatzeko, hainbeste aldiz bete ez den Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean zehazten den bezala.

Adierazpen instituzionala