Amurrioko Udalaren Bitartekaritza eta Bizikidetza Zerbitzuak jendaurreko arreta ematen du astelehen eta asteazkenetan Kultur Etxean, aurretiko hitzorduarekin

Ikasturte berria hastearekin batera, Kultur Etxeko lehenengo solairuan Amurrioko Udalak eskaintzen duen Bitartekaritza eta Bizikidetza Zerbitzuak jendaurreko arreta-ordutegi berria izango du. Astelehenetan arreta-ordutegia 08:30ean hasi eta 17:00etan amaituko da eta asteazkenetan 08:30ean hasi eta 14:30ean amaituko da. Aurretiko hitzordua 654176548 telefonoan eskatu beharko da eta arreta euskaraz zein gaztelaniaz emango da. Zerbitzu honen helburua da udalerriko herritarren bizikidetza hobetzea, elkarrizketa eta parte-hartzea gatazkak konpontzeko modu gisa erabiltzearen bitartez. Programa honen xede nagusia da herritarrentzako arreta-zerbitzu bat eskaintzea, dituzten gatazkak modu zibilizatuan lantzeko, epaiketa ekiditen saiatzeko. Era berean, sentsibilizazio eta parte-hartze kanpainak garatu nahi dira auzo, ikastetxe eta gazteen lonjetan. Kanpaina horiek doakoak izango dira udalerriko biztanle guztientzat.

Ekintza eta jarduera horiek Amurrioko Bizikidetza Plan Integralean sartuta egongo dira 2019ko urria eta 2020ko iraila bitartean, eta bi ardatz nagusi ezarri dira: Gatazkak Kudeatzeko Zerbitzua: bizikidetza sustatzeko ekintzak eta jarduera espezifikoak. Aintzat hartuta aipatutako epean zehar munduko pandemia, konfinamendua, eguneroko jarduerak egiteko mugak eta abar egon direla, logikoki, hasierako lan-plana aldatu egin da. Proiektuaren xedea izan da Amurrioko Bizikidetza Plan Integralarekin jarraitzea eta duela urte batzuk hasi genuen lanarekin jarraitzea. Gatazkak kudeatzeko zerbitzua Amurrio udalerrian bizi diren pertsona guztiei zuzendutakoa da, berdin du udalerrian beren ekintza profesionala gauzatzen duten edo ez edo horretan zenbat denbora daramaten. Gatazkaren batek kaltetzen baditu, auzokoen artekoa bada edo zerbitzuak hartzen dituenekoa bada, zerbitzura jo dezakete. Bizikidetza sustatzeko jarduerei dagokionez, ikastetxeekin, herritarren arretarako bulegoarekin eta nagusien zentroarekin lankidetzan aritu da. Era berean, gazteen lonjetan jarduera espezifikoak gauzatzen dira.