Amurrioko Udalak YouTubeko kanala jarri du martxan

Amurrioko Udalak komunikaziorako bide berrien aldeko apustua egin du, eta gaurtik aurrera “GALERIA” izeneko YouTubeko kanal berria du, udalerriko jarduera soziokulturalekin erlazionatutako edukiak zabaltzeko. Gainera, koronabirusari aurre egiteko baliabideei buruzko udal webgunean sortutako espazioan, mediateka bat sortu da YouTubeko kanalaren edukiak eta udalerriko elkarteek, artistek eta eskolek egindako edukiak jartzeko.

Kanal berria San Prudentzioko balkoietako danborradari buruzko bideoarekin inauguratuko da. Amurrioko bizilagunak dira bideoaren protagonistak, eta alarma egoeran egon garen bitartean udalerrian bizi izandako unerik berezienetakoa islatzen du. Ikus-entzunezko komunikaziorako bide berri horren helburu nagusietakoa udalerriko ondare soziokulturalari balioa ematea eta auzotarrekin konektatzea da.

Astelehenero bideo berri bat argitaratuko da Amurrioko kultura eta bizimodua pilula txikien bitartez islatzeko. Eduki guztia YouTubeko kanalean egongo da eskuragarri. Kanala udalak sortu du, “GALERIA” izena du, eta herritarrak esteka honetan harpidetzera animatu nahi ditugu bideorik ez galtzeko: https://www.youtube.com/channel/UCZFZVX_fRcUXhOgI7dhAHqw/videos

Udalaren webgunean sortutako mediatekara ere jo daiteke gaurtik aurrera: https://amurrio.eus/coronavirus-covid-19/servicios-socioculturales/