Amurrioko Udalak umeentzako ‘Joku eta arte’ tailerrak programatu ditu Gabon hauetarako

Covid-19ren eraginak guztiz baldintzatu du Amurrioko aurtengo Gabonetako programazioa. Hala ere, Amurrioko Udalak 5 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako `Joku eta arte` tailerrak antolatu ditu. Jarduerak, arte eta kirol ginkanaren barruan egongo diren 6 tailer bilduko ditu.

Arte eta joku zirkuitu hori abenduaren 28, 29 eta 30ean egingo da San Anton plazan 10:00etatik 13:00etara. Aldez aurretik izena eman beharko da Kultur Etxean, abenduaren 15etik aurrera. Egunero 36 haurrek hartu ahal izango dute parte, eta 6 pertsonako taldetan banatuko dira jardueren ibilbide osoa egiteko; beraz, parte-hartzaileek osatutako burbuila txikiak sortuko dira.

Tailer bakoitza egiteko 30 minutu izango dituzten jarduerek artea eta kirola uztartuko dituzte. Jarduera horietako bat zurezko jolasak izango dira, Felix Picaza begirale dela; argazkigintza eta collage tailerra Maied Urrutiaren eskutik etorriko da; Yolanda Mosquerak estanpazio tailerra emango du; eta zeramika tailerra Susana Corbellaren eskutik etorriko da. Bestalde, kirol arloan, Patricia Garciak entrenamendu funtzionaleko tailer bat emango du, eta Ibai Ruizek arte martzialen tailer bat, ibilbide guztia osatzeko.