Amurrioko Udalak udal informazioa zabaltzeko WhatsApp zerrenda sortu du

Azken hilabeteotan WhatsApp oso tresna eraginkorra izan da informazioa helarazteko eta harremanak izateko. Amurrioko Udalak hedapen zerrenda bat sortu nahi du komunikazioak bidaltzeko, ulertuta jende askorentzat webgunea eta sare sozialak baino eskuragarriagoa dela eta, nolanahi ere, bide osagarri eta zuzena dela.

Hedapen zerrendak ez dira WhatsApp taldeak; funtsezko desberdintasuna da hedapen zerrendetan hartzaileek ez dakitela nori bidali zaion mezu hori, beraz, ezin dira haien artean komunikatu, soilik WhatsApp-ak bidali duenarekin, zenbakien pribatutasuna zainduz.

Hedapen zerrenda honetan sartzeko, WhatsApp mezu bat bidali behar da 605715240 telefonora, izena eta abizena adierazita, eta zenbaki hori bera erregistratu behar da kontaktuen artean (Garrantzitsua da, bestela, ezingo genuke hedapen zerrenda sortu).

Edozein zalantza izanez gero, 605715240 telefono mugikorrera edo udaletxera, 945 891161, dei daiteke, eta Ana Izquierdorengatik (Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua) galdetu.