Amurrioko Udalak koronabirusaren aurreko prebentzio neurriak hartu ditu

Amurrioko Udalak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera, denbora baterako, bertan behera geratuko dira leku hauetan egiten diren jarduera guztiak: Kultur Etxean (arte eskola, trikitixa eskola eta ballet eskola), liburutegia, La Casonako erakusketa aretoa eta turismo bulegoa, Amurrio Antzokia, Musika Eskola, Nagusi Etxea (ostalaritza jarduera irekita egongo da), Amurrio Bidean eta BaƱueta kiroldegia eta udal kirol instalazio guztiak.

Bertan behera geratuko dira, bestelakorik jakinarazi arte, gaur arratsaldean San Roken eta astelehenean, martxoaren 16an, Alkinarren aurreikusita zeuden auzoetako batzarrak.

Amurrioko Udalak Herritarren Arretarako Zerbitzua irekita edukiko du, baina posible diren kontsultak telefonoz egitea gomendatzen da, 945 89 11 61 zenbakira deituz.

Udalaren erabakia prebentzio neurri moduan hartu da, COVID-19 birusak kutsatutakoen kopuruak gora egiteak markatu duen egungo abagunearen barruan, koronabirusak udalerrian izan dezakeen hedapen posibleari eusteko helburuz.

Udalak herritar guztiak informatuta izango ditu, Udalaren kanal ofizialen bitartez, sare sozialen eta amurrio.eus webgunearen bitartez, hain zuzen ere.