Amurrioko Udalak herritarrei dei egiten die guztion artean udalerri garbiago bat lor dezagun

Administrazioak, enpresek, saltokiek, ikastetxeek eta herritarrek batera egin beharreko lana da

Amurrioko Udalak herritarrei dei egiten die guztion artean udalerri garbiago bat lor dezagun.

Amurrioko Udalak herritarrei dei egiten die guztion artean udalerri garbiago bat lor dezagun.

Ez da egiteko erraza, baina guztiok batera egin behar dugu, eta beharrezkoa da sektore guztiek parte hartzea (administrazioak, zerbitzua ematen duten enpresak, industriak, saltokiak, ikastetxeak eta herritarrak), bakoitzak duen erantzukizuna kontuan hartuta. 2021ean, administrazioan egitekoaren gure zatia beteko dugu, eta guztion erantzukizunari egiten diogu dei, bakoitzak bere zatia bete dezan. GUZTIOK IRABAZTEN BADUGU, ZUK ERE IRABAZIKO DUZU!

ZER EGIN DEZAKEGU UDALERRI GARBI ETA ARDURATSU BATEN ALDE?

Administrazioak:

–              Kalitatezko zerbitzua ematea bermatu, eraginkorra eta bilketa- eta garbiketa-maiztasun egokiekin.

–              Ematen diren zerbitzuak eta horien erabilera-baldintzak behar bezala arautu eta finantzatzen dituzten ordenantzak idatzi, onetsi eta bete.

–              Zerbitzuak gehitu eta momentuko hainbat beharretara egokitu.

–              Europar Batasunak ezarritako helburuak betetzeko lan egin: 2025. urterako hondakinen % 65 birziklatu, sentsibilizazio-kanpainak egin, bosgarren edukiontziaren hedatze osoa, etab.

Zerbitzua ematen duten enpresek:

–              Kalitatezko zerbitzua ematea bermatu, eraginkorra eta bilketa- eta garbiketa-maiztasun egokiekin, administrazioarekin sinatutako kontratuen arabera.

Industriek:

–              Ekonomia zirkularra gauzatzen denean sortzen diren hondakinak murriztu, produkzio-prozesuan berriz sartu, ekodiseinua, etab.

–              Indarrean dagoen legeriak adierazten duen moduan, bakoitzaren produkzio-prozesuan sortutako hondakinen kudeaketa bere gain hartu.

–              Dauden enbalajeen hondakinen bilketaren, atez ateko bilketaren eta gainerakoen zerbitzu espezifikoak erabili.

–              Gainerako herritarren moduan sortzen dituzten eta hiri hondakinen barnean sar daitezken hondakinen kudeaketarako udal-zerbitzuak behar bezala erabili.

Saltokiek:

–              Indarrean dagoen legeriak adierazten duen moduan, bakoitzaren produkzio-prozesuan sortutako hondakinen kudeaketa saltokiaren gain hartu.

–              Dauden enbalajeen hondakinen bilketaren, atez ateko bilketaren eta gainerakoen zerbitzu espezifikoak erabili.

–              Gainerako herritarren moduan sortzen dituzten eta hiri hondakinen barnean sar daitezken hondakinen kudeaketarako udal-zerbitzuak behar bezala erabili.

Hezkuntza-zentroek:

–              Eskolako Agenda 2030 programaren bidez, etorkizuneko belaunaldiak iraunkortasunean hezi; aurten, klima babesteko ekintza landuko da.

–              Sortzen diren hondakinak banatu, ondoren ikasleen parte-hartze aktiboarekin birziklatzeko.

–              Konpostajea egin, modu organikoan birziklatu eta hondakinak alferrik galtzearen aurka lan egin.

–              Kontsumo iraunkorra, trukea, berrerabiltzea eta hondakinen birziklatzea sustatu.

Herritarrek:

–              Sortzen diren hondakinak murriztu, zero hondakinaren biderantz.

–              Modu arduratsuan kontsumitu, enbalajeak murriztu eta bigarren bizitza bat eman hondakinei berrerabiltzearen bidez.

–              Etxean sortutako hondakinak behar bezala banatu eta dagokion edukiontzian jarri.

  • Urdina: papera eta kartoia.
  • Horia: ontzi arinak.
  • Berdea: beirazko ontziak.
  • Marroia: materia organikoa.
  • Grisa: errefusa.
  • Laranja: etxeko olioa.
  • Zuria: arropa, zapatak, liburuak, etab.
  • Garbigune txikia: pilak, CDak, tinta-kartutxoak, gailu elektroniko txikiak eta bestelakoak.

–              Gogoan izan maskoten gorotzak biltzea.

  • Kalean hondakinak uzteak zigorrak ezartzea ekar dezake.

–              Debekatuta dago edukiontzietatik kanpo edozein motatako hondakinak kalean uztea, baita bilketa-egunetik kanpo tamaina handiko hondakinak eta bestelakoak uztea ere.

  • Tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzua ostiralero ematen da. Aldez aurretik eskatu behar da edozein hondakin biltzeko, 900 101 476 telefonora deituta edota Línea verde aplikazioaren bidez. Abisua eman ondoren, ostegun arratsalde-gauean etxetik hurbilen dagoen edukiontziaren ondoan jarri hondakinak.
  • Garbigune-zerbitzu bat dago, eta bertan hondakinak utzi daitezke, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, Larrabe auzoko hilerriaren ondoan.
  • Edukiontziak gaizki erabiltzeak eta hondakinak edukiontzietatik kanpo eta bilketa-egunetatik kanpo uzteak zigorrak ezartzea ekar dezake.