Amurrioko Udalak Goikomendiko ikaztegira ez joatea gomendatzen du

Amurrioko Udalak Goikomendiko ikaztegira ez igotzeko gomendatu die herritarrei, bertako estalkia oso kaltetuta dagoelako, bere gainean pago-adar batzuk erori direlako eta jausteko arriskua dagoelako. Ingurua zinta batekin itxita dago, eta, une honetan, kalteen larritasuna ikusita, aukerarik onena aztertzen ari dira: estalkia konpontzea edo berria jartzea.

Modu berean, osasun egoera eta autobusak erabiltzeko eta ekitaldi masiboak egiteko ezintasunak hor dauden arren, Ohiturak elkarteak Olentzerorekin erlazionatutako jarduerak egiten jarraituko du, baina egungo osasun egoerara egokituta. Beraz, abenduaren 20an, igandea, familiak San Rokera joan ahal izango dira Olentzerori gutunak uztera, aurreko urteetan bezala.