Amurrioko Udalak diploma bat bidaliko die Amurrioko haurrei, beraien portaera ezin-hobea saritzeko

12 urtetik beherako Amurrioko haurrek diploma bat jasoko dute beraien etxeetan. Diploma horren bitartez, Udalak eskerrak eman eta koronabirusa gure udalerrian ez hedatzeko ahaleginean etxean egoteko egin duten ahalegina aintzatetsi nahi dizkie.

Konfinamenduan zehar dena ondo ateratzeko itxaropenaren eta ziurtasunaren ikur bilakatu den itxaropenez betetako ortzadarraren irudia nagusi den diploma, Josune Irabien Amurrioko alkateak etxeko txikienei zuzentzen dien mezu honekin helduko da Amurrioko etxeetara: “Jaso diploma hau koronabirusa dela eta etxean alarma egoera irribarre eta jarrera onarekin pasatzeagatik”.

Amurrioko 850 etxebizitzatan eta 1.333 umerentzat banatzen ari den keinu txiki hori, arintze prozesua hasi eta gero helduko da Amurrioko etxeetara. Prozesu horretan 12 urtetik beherakoak kalera irteten has daitezke, eta diplomak, etxetik irten gabe egon behar izan duten epealdian erakutsi duten jokabide eta portaera bikaina saritzen du. Horrez gain, Amurrioko Udaletik gogorarazi nahi dugu oso garrantzitsua eta beharrezkoa dela haurren irteeretarako ezarri diren neurriak betetzea, aurrera egiten eta egoera hau gainditzeko pausoak ematen jarraitu ahal izateko.