Amurrioko Udalak asteburuan udaltzaingoaren aurka egindako pintadak gaitzetsi ditu

Amurrioko Udalak erabat gaitzesten ditu joan den asteburuan herriko Udaltzaingoaren egoitzaren fatxadan egindako pintadak.

Amurrioko Udaletik gaitzetsi egiten dugu udaltzainen aurkako indarkeria adierazpen hori, Amurrioko udal langileak diren aldetik. “Horrelako ekintzek ez dute lekurik gure herrian”, salatu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Era berean, Amurrioko Udalak horrelako ekintzak desagerraraztea eskatzen du, nahi dugun udalerri-ereduaren aurka doazelako, hau da, tolerantzian eta elkarbizitzan oinarritutako herria.