Amurrioko Udalak asteazken honetan hasiko ditu auzoetako batzarrak

Amurrioko Udalak asteazken honetan hasiko ditu udalerriko auzoetan egingo dituen eta martxo osoan luzatuko diren bilerak. 2012tik egiten ari diren auzoetako batzar horien bitartez, auzoen beharrak zuzenean jaso eta aurreko bileratik gauzatu diren jarduketen berri eman nahi da.

Guztira 10 bilera egingo dira, eta lehenengoa asteazken honetan izango da, Goikolarran, 18:30ean, jolasgunearen ondoko lokalean. Batzarrak guztiz irekiak dira, eta Udaletik auzo bakoitzeko biztanleak animatu gura dira, parte hartzera eta euren proposamenak bideratzera.

Bilerak egingo diren egunak:

  • Otsailak 26, Goikolarra, 18:30ean, zabuen ondoko lokalean.
  • Martxoak 2, Larrabe, 18:00etan zelaian dagoen auzoko lokal berrian.
  • Martxoak 3, San Jose, 18:00etan auzoko elkartearen lokalean (Zabaleko 10).
  • Martxoak 4, Aldaiturriaga, 18:00etan Udaletxeko Osokoen Aretoan.
  • Martxoak 5, BaƱuetaibar, 18:00etan A.V.B.A. elkartearen lokalean (BaƱuetaibar 13).
  • Martxoak 9, Landako, 18:00etan Udaletxeko Osokoen Aretoan.
  • Martxoak 10, Lexarraga, 18:00etan Udaletxeko Osokoen Aretoan.
  • Martxoak 11, Ugarte, 18:00etan Udaletxeko Osokoen Aretoan.
  • Martxoak 12, San Roke, 18:00etan baselizari itsatsitako lokalean.
  • Martxoak 16, Alkinar,18:00etan Gazte Alaiak elkartearen lokalean (APDEMA, Landaburu 1).