Amurrioko Udalak adinekoentzako baliabide, zerbitzu eta ekipamendu gida bat sortu du

Amurrioko Udalak “Adinekoentzako baliabide, zerbitzu eta ekipamendu gida” bidali du udalerriko bizilagun guztien etxeetara. Bertan, aipatutako baliabide eta ekipamenduei buruzko beharrezko informazioa jartzen da herritarren esku. Gida honek informazio erabilgarria du, eta Amurrioko adinekoen bizitza duina, promozioa eta erabateko garapena lortzea du helburu.

Gidan modu errazean azaltzen dira herritarren eskura dauden baliabideak eta zerbitzuak, pertsonei arreta emateko zerbitzuak, kirol-zerbitzuak, kultura- eta aisia-zerbitzuak eta larrialdi- eta osasun-zerbitzuak, besteak beste. Bertan, zerbitzu horien guztien helbideak, telefono-zenbakiak, ordutegiak eta informazio praktikoa ematen dira.

“Amurrioko Adinekoen Kontseiluak egindako hausnarketaren barruan sortu zen gida hau egiteko ideia. Bertan ikusi zenez, beharrezkoa zen informazio mota hori ematea udal-baliabideak oraindik eskuratu ez dituztenei eta, baliabide horien bidez, beren bizi-kalitatea eta familiena hobetu dezaketenik ez dakitenei”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Gida, Amurrioko Adinekoen Kontseiluarekin elkarlanean egin da. Kontseiluak, informazio-premiei buruzko ikuspegia eman, eta nabarmendu beharreko baliabideak eta ekipamenduak kontrastatu ditu, baita horiek aurkezteko modua ere.