Amurrioko Udalak abian jarri du “Etxean koronabirusagatik” programa

Amurrioko Udalak abian jarri du “Etxean koronabirusagatik ” programa, Amurrioko bizilagunak konfinamenduan bizitzen ari diren esperientziak partekatzeko. Esperientzia horiek marrazki, mikrorkontaketa edo olerki eta bertso batean islatu ahal izango dira, apirilaren 29a baino lehen.

Marrazkien kategorian, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, lanak A4 orrietan egin beharko dira eta eskaneatuta edo argazki bidez bidali ahal izango dira. Kategoria horren barruan 3 adin tarte bereizten dira: 4 eta 6 urte bitartekoak (2014-2016. urteetan jaiotakoak); 7 eta 9 urte bitartekoak (2011-2013. urteetan jaiotakoan); eta 10 eta 12 urte artekoak (2008-2010. urteetan jaiotakoak).

Mikrokontaketak eta olerkiak 12 urtetik gorakoei zuzenduta daude, eta euskaraz edo gaztelaniaz eta gehienez 100 hitzekoak izan daitezke. Hiru adin tarte bereizten dira: 12 eta 15 urte bitartekoak (2006-2008. urteetan jaiotako); 16 eta 18 urte bitartekoak (2002-2004. urteetan jaiotakoak) eta 18 urtetik gorakoak (2002. urtea baino lehen jaiotakoak).

Bertsoak berriz, 7 urtetik gorakoei zuzendutako daude eta euskaraz izango dira. Audio formatuan, gehienez 5 minutukoa, edo testu-formatuan bidali ahal izango dira, 3 bertso, doinu eta neurri librekoak, aukeratutako doinua edo melodia adierazi beharko da. Kategoria honetan 5 adin tarte bereizten dira: 7 eta 9 urte bitartekoak (2011-2013. urteetan jaiotakoak); 10 eta 12 urte bitartekoak (2008-2010. urteetan jaiotakoak); 13 eta 15 urte bitartekoak (2005-2007. urteetan jaiotakoak); 16 eta 18 urte bitartekoak (2002-2004. urteetan jaiotakoak); eta 18 urtetik gorakoak (2002 baino lehen jaiotakoak).

Parte-hartzaileek apirilaren 29ra arte, 14:00ak baino lehen, bidali beharko dituzte proposamenak partehartzea@amurrio.eus helbide elektronikora idatzita edo 605715240 whatsApp bidez, izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa adierazita. Pertsona bakoitzak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu modalitate berean.

Kategoria bakoitzeko 3 onenak udalaren webgunean eta sare sozialetan eta Hauxe Da webgunean argitaratuko dira, eta 100 €, 75 € eta 50 €-ko txartelak lortuko dituzte 2020an zehar Amurrioko merkataritzan eta ostalaritzan gastatzeko 2020an zehar.

Etxean koronabirusagatik programa