San Prudentzio Martxa errepertorioa
Koronabirusak eragindako ez ohiko egoera eta Alarma Egoeraren amaieraren inguruan sortutako zalantzak direla eta, 2020ko San Prudentzio jaiak bertan behera utzi behar izan dira. Programatutako jardueren artean ohiko danborrada dago, eta egoera horren aurrean, berrasmatu egin da, eta Amurrioko balkoietatik eta leihoetatik egingo da.
“Danborrada balkoietan” ekimena Tabarra Fanfarreak eta Amurrioko Danborradak bultzatu dute, eta apirilaren 27an, San Prudentzio bezperan, egingo da, 20:05ean. Antolakuntzatik ume eta gazte guztiak animatu nahi dira danborradan parte hartzera, edozein danbor edo danborraren funtzioa bete dezakeen edozein objektu, erabiliz.
Entseguak
Dei berezia egiten da, baita ere, balkoietatik eta leihoetatik egingo diren entseguetan parte hartzeko. Gaur arratsaldean hasiko dira, 19:45ean, eta egunero egingo dira apirilaren 27ra arte. Horretarako, entseguak egiteko beharrezkoa den material guztia udal webgunean dago: partiturak, abestien audioak eta erritmoaren partiturak.
San Prudentzio Martxa partitura ritmo
San Prudentzio Martxa partitura