Amurrioko Lexarraga auzoak, 20 ibilgailurentzako lekua izango duen aparkatzeko gune berria izango du

Amurrioko Udalak aparkatzeko gune berria egingo du Lexarraga auzoan, auzoetako batzarren bitartez gauzatutako prozesu parte-hartzaileetan bideratutako eskariari erantzunez. Aparkalekua eraikitzeko lanek  19.110 euroko inbertsioa eskatuko dute.

Lexarraga auzoak automobilak uzteko gune zabalagoa izango du,  20 ibilgailurentzako lekua aurreikusten duen 725m2ko aparkalekua eraiki ondoren. Hirigunetik gertu dagoen etxebizitza guneko bizilagunek, urtero egiten diren bileretan, inguru horretan automobilak aparkatzeko leku gehiagoren beharra adierazi diote Udalari.

Hainbat aukera baloratu ondoren, Jesús Galíndez kalea eta Lexarraga inguruan dagoen lursail bat egokitzea erabaki da, aparkaleku bilakatzeko. Lanen hasieran, une honetan dagoen metalezko hesia kendu, sastarrak garbitu eta ingurua txukunduko da, ondoren orubea egokitu eta aparkaleku bilakatzeko.