Amurrioko Kultur Etxeak “Caminando hacia la sostenibilidad de la vida” tailerra jasoko du urriaren 17an

Amurrioko Udalak “Caminando hacia la sostenibilidad de la vida” tailerra antolatu du Feminismo Dezaskunde talde feministarekin, urriaren 17an, 11:00etatik 14:00etara Kultur Etxeko areto nagusian. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da partehartzea@amurrio.eus helbidera idatziz.

Tailerrak gure bizitzak jasangarri egiteko dugun moduari eta kate globalen eta gizonek eta emakumeek dituzten lan karga desberdinen inplikazioei buruzko gogoeta egitea bilatzen du. Horrez gain, “esperientzia eta sorkuntza kolektiboetan oinarrituta, gure bizitzak eraiki nahi dugun munduarekin modu koherenteagoan eta jasangarriagoan aurrera eramateko ezagutzen eta imajinatzen ditugun alternatibak ere aztertuko ditugu”, adierazi du hizlariak.

Talde dinamika hori, joan den irailaren 29an Amurrio Antzokian egin zen eta bizi garen sistemari buruzko gogoeta egiteko aukera eman zuen “Poniendo la vida en el centro” hitzaldiarekin erlazionatuta dago.