Amurrioko eta Laudioko alkateek Tapia sailburuari adierazi diote kezkatuta daudela krisi honek Aiara Bailarako enpleguan izango duen eraginagatik

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Josune Irabien eta Ander Añibarro Arabako Amurrioko eta Laudioko alkateek, hurrenez hurren, ezohiko bilera egin dute Lakuako egoitzan, Aiarako bailarak bizi duen egoera ekonomiko industriala elkarrekin aztertzeko.

Arabako eskualde hori, Ezkerraldeko eremu behartsuekin batera (Bizkaian) eta Oarsoaldean (Gipuzkoan), langabeziak gehien zigortutako eremuetako bat da, eta bi alkateek kezka azaldu dute, orain areagotuta, Tubacex enpresak iragarritako langile-doikuntzaren ondorioz, bi herrietako zati handi bat erabiltzen baitu.

 

Erakundearteko lan-plana

Hiru erakundeek adostu dute egiten ari ziren lan-ildoekin jarraitzea, eta, aldi berean, beste ekintza batzuk irekitzea, hiru alderditan ardaztuta:

Irailetik aurrera, eskualdeko enpresa nagusiak bisitatu eta haiekin biltzeko asmoa dute, eskualdeko industria-osasunari buruzko informazio zehatza lortzeko asmoz. Diagnostiko horri esker, krisia eskualdeko enpleguan izaten ari den eragina arintzeko ezarri beharreko jarduerak zehaztu ahal izango dira. Era berean, langabeen prestakuntzarekin eta enpresa-sarean hautematen diren premien araberako kualifikazioarekin lotutako ekimen posibleak baloratuko dira.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, abiarazitakoarekin bat etorriz, indarrean dauden programak berrikusiko dira malgutzea ahalbidetzeko, Indartu programarekin egin den bezala. Programa hori Europar Batasunak egoera ahulean dauden eremu katalogatuetan soilik aplikatzeko asmoarekin eta baimenarekin sortu zen, nahiz eta inbertsiorako diru-laguntzak ematen dituen programa hori bera berriro egokitu den langabezia-tasa handia duten eskualdeetan aplikatzeko, Aiaraldean, adibidez.

Azken batean, lehenengo bilera bat izan da, eta bertan, bertaratutakoek egokitzat jo dute Eusko Legebiltzarrean eratutako Aiaraldeko Ponentzia sozioekonomikoari berrekitea. Ponentzia horretan, Jaurlaritzak udalerriekin koordinatuta egiten dituen urratsak helaraziko dira eta talde politiko guztiekin kontrastatuko dira. Konpromisoa da aurrera egitea erakunde guztien eskutik, Arabako Foru Aldundia, enpresa-elkarteak eta ekonomia- eta enpresa-eragileak barne.