Amurriok segurtasuna hobetuko du Aldaiturriaga eta Mendixur kaleen arteko bidegurutzean

Amurrioko Udalak hobetu egingo du segurtasuna Aldaiturriaga eta Mendixur kaleen bidegurutzean, trafikoa semaforo bitartez arautzeko sistema ezarriz. Jarduketa hori da Udalak bultzatuta urtero egiten diren auzoetako batzarretan Aldaiturriaga auzoko biztanleek aurkeztutako eskarietako bat.

Lan horren bitartez, 5 semaforo instalatzea proiektatu da, ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak erregulatzeko eta, horrela, inguruko segurtasuna hobetzeko. Semaforoak jartzeaz gain, oinezkoak igarotzeko gune berria prestatuko da. Oinezkoentzako igarobide berri hori, kalearen bi aldeetan egongo diren sakagailuen bitartez erregulatuko da.

36.129 euroko inbertsioa eskatuko duten lanak datorren urrian hasi eta 2 hilabetez luzatuko dira.