Amurriok haurren parkeak irekiko ditu gaurtik aurrera

Normaltasun berrian sartzeak hainbat leku berriro irekitzeko aukera ematen du, gaurtik aurrera zabalik egongo diren haurren parkeak, adibidez. Agintariek ezarri duten edukiera mugaz gain, gehiago eta sarriago desinfektatu eta garbituko dira. Hori dela eta, ezin izango dira goizeko 10:00ak baino lehen erabili.

Amurrioko Udalak, Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen dekretua jarraituz, 4 metro karratu bakoitzean pertsona bakarra egon ahal izango dela ezarri du. Horrez gain, ekipamenduen erabilera arduratsua egiteko eskatu die herritarrei, erabiltzeko orduan hartu beharreko osasun neurriak hartuz, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia gordez, eta tarte hori gorde ezin den guztietan muturrekoa erabiliz. Udaletik, ekipamenduetara sartu eta horiek erabili aurretik eta ondoren, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen zaie guztiei.