Amurriok gabonetarako pintura lehiaketarako deialdia egin du

Juan de Aranoa udal eskola artistikoak, Amurrioko Udalarekin lankidetzan, 14 urtetik beherako herritarrentzako pintura lehiaketa antolatu du, Gabonak gai nagusitzat hartuta. Adinaren araberako hiru kategoria izango ditu, eta kategoria bakoitzeko sariez gain, parte hartzen duten ume guztiek opari bana jasoko dute. Lanak Kultur Etxean entregatu ahal izango dira abenduaren 7tik 19ra.

Gabonetako pintura lehiaketako parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, eta obra bakoitzak gehienez bi egile izan ahal izango ditu. Teknika librea izango da, marrazkia, pintura, collagea, besteak beste, eta lanen neurriak ezingo dira 50×40 zentimetro baino gehiagokoak izan.

Lanak Kultur Etxean entregatu beharko dira abenduaren 7tik 19ra, eta atzealdean, egilearen datuak, izen-abizenak, adina, telefono-zenbakia eta lanaren izenburua adieraziko dira. Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 28an izango da, La Casonako erakusketa aretoan, eta egun horretan bertan inauguratuko da aurkeztutako lanen aukeraketak osatuko duen eta urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa.

Parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute eta, gainera, kategoria bakoitzean hiru saridun egongo dira. 6 urte arteko umeak hartzen dituen A kategorian (2014an jaiotakoak barne), hiru sari banatuko dira, eta horietako bakoitzak diploma bat eta opari bat eramango du; 7 eta 10 urte bitartekoen B kategorian (2010 eta 2013 bitartean jaiotakoak), pinturarako materialez osatutako hiru sari banatuko dira (60€, 50€, 40€-koak) eta diploma bat; eta 11 eta 14 urte bitartekoen C kategorian (2006tik 2009ra bitartean jaiotakoak) 70 €, 60 €eta 50 €-ko pinturarako materialez osatutako hiru sari eta diploma bat banatuko dira.

Gabonetako pintura lehiaketaren oinarriak