Amurriok beste urte batez parte hartuko du kultura arteko Bizilagunak bazkarietan azaroaren 17an

Laugarren urtez segidan eta lurraldeko Zurrumurruen aurkako Estrategiaren testuinguruan, CEAR-Euskadik eta Arabako Foru Aldundiak Bizilagunak bazkariak antolatu dituzte, datorren azaroaren 17an egitekoak direnak, eta aurten ere Amurriok parte hartuko du.

Egun horretako bazkarian, Arabako hainbat etxe eta txokotan jatorri kultural ezberdinetako familiak batuko dira, igandeko bazkaria partekatzeko eta zurrumurru arrazista eta xenofoboak alde batera uzteko, kultura arteko bizikidetzaren alde.

Ez da Amurrioko esamesen kontrako eragileak jarduera hori antolatzeko Arabako Foru Aldundiarekin eta CEAR-Euskadirekin koordinatuta lan egiten duten lehen aldia. Horrela, iaz, hainbat jatorriko 90 pertsonak hartu zuten parte. Amurrioko jendeaz gain, Saharatik, Marokotik, Aljeriatik, Senegaletik, Iraketik, Perutik, Ekuadorretik, Brasiletik eta Siriatik etorritako pertsonek gozatu zuten jardunaldiarekin. Aurtengo edizioan parte hartu ahal izateko izen ematea azaroaren 7ra arte egongo da zabalik

Aurreko urtean 44 nazionalitatetako 1.000 pertsona batu ziren ekimenera Araban; eta 2.500 pertsona eta 58 nazionalitate, Euskal Herri osoan egindako bazkarietan.

Esteka honetan topa daiteke ekimenari buruzko informazioa: https://www.cear-euskadi.org/bizilagunak-una-convivencia-culturas-sin-rumores-xenobofos/

Bizilagunak 2019