Amurriok bat egingo du Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin irailaren 16tik 22ra

Amurriok bat egingo du Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin. Irailaren 16tik 22ra egingo da, ‘Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde!’ lelopean. Emisioak murriztea eta klimaren aldaketaren aurka borrokatzea ditu ardatz. Aurtengo ospakizuna, Covid-19ak sortutako egoera dela eta, modu sinbolikoan egingo da, eta sentsibilizazioan sakonduko du.

Europako ekimen horren helburua hiriak garraio jasangarriko neurriak sartzera eta sustatzera animatzea eta herritarrak automobilaren erabileraren aurreko alternatibak probatzera gonbidatzea da. Aurten aukeratutako gaiaren bitartez, 2050erako klimaren aldetik neutroa izango den kontinentea lortzeko asmo handiko helburua lantzen ari da Europar Batasuna.

Amurrioko Udalak bizikletak jarriko ditu apaingarri modura herriko biribilguneetan, amurrioarren artean erabilera sustatzeko eta, horrela, modu sinbolikoan, urteroko ekimen honekin bat egiteko.