Amurriok Apdemak antolatzen duen Hamaiketako Solidario tradizionala jasoko du azaroaren 29an

Pintxoak, salda eta giro ona bermatuta daude Ezgaitasunen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Beste behin, Apdemak (Adimen Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea) Aiarako haranean urtero antolatzen duen Hamaiketako Solidarioari harrera emango zaio Amurrion. Hamaiketakoa azaroaren 29an izango da, 11:00etatik 13:30ak arte, San Antón plazan. Ekitaldi honen deialdia abenduaren 3ko Ezgaitasunen Nazioarteko Eguna ospatzeko egiten da. Pintxoak, salda eta giro ona bermatuta daude ospakizun honetarako instalatuko den karpara bertaratzen diren pertsona guztientzat. Arduradunen eta Apdemako Aisialdi Zentro amurriotarreko boluntarioen lanak eta dedikazioak, ekitaldi honen bidez, eskualdean eta probintzian bizi diren eta ezgaitasun intelektuala daukaten pertsonen eskubideak eta aukerak oroitarazten dizkigute.