Amurrio zenbakitan

Eustat  ->  Amurrio

Esteka honetan, Amurrioren egungo estatistika-errealitatea eta bilakaera historikoa kontsultatu ahal izango duzu. Hemen Amurriorako adierazle sorta zabala eskaintzen dugu: bertan bizi, jaio, hil eta ezkondu diren pertsonen kopurua; banku bulego, auto, moto eta etxebizitzen kopurua, langabeen kopurua, OHOko ikasleak… Datu horiek zure eskualdekoekin, Lurralde Historikoarekin eta EAEkoekin aldera ditzakezu. 1975etik aurrerako datu historikoak ere aurkituko dituzu.

Udalmap  ->  Amurrio

Udalmap Udalaren Informazio Sistema bat da, eta bere helburua da EAEko udalerrien errealitatea zehatz-mehatz erakustea. Aldi berean, aukera ematen du politika publikoak diseinatzeko eta ebaluatzeko, lurraldea haztearekin eta garatzearekin lotutako hainbat arlotan erabakiak hartzea errazteko, lurralde , ekonomia eta gizarte kohesio maila eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa lortze aldera.