Amurrio Txirrindulari Elkarteak eta Udalak bertan behera utzi dituzte 2020rako aurreikusitako txirrindularitza probak

Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, Amurrioko Txirrindulari Elkarteak eta Amurrioko Udalak aurtengo txirrindularitza lasterketak bertan behera uztea erabaki dute. Bi lasterketa dira: herrian egin behar zen kadete mailako Aiarako Birako etapa, eta herriko jaietan antolatzen den afizionatuen Aiara zirkuitua.

Udaberri honetan zehar beste bi txirrindularitza proba ere bertan behera geratu ziren, apirilean egin ohi den Amurrioko Sari Nagusia eta San Jose auzoko jaietako kadeteen lasterketa.

Amurrioko Udalak lasterketa horiek guztiak antolatzeko Amurrioko Txirrindulari Elkarteari ematen dizkion laguntzen zenbateko osoa egungo egoerak sortu dituen gizarte arloko beharrei aurre egiteko erabiliko da.