Amurriok jardueren egitarau zabala prestatu du Gabonetarako

Amurrioko Udalak egitarau zabala prestatu du Gabonetarako, gustu eta adin guztietarako hainbat jarduerarekin. Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era, Amurrioko herritarrek ikuskizunik onenekin gozatuko dute, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiarekin, adibidez; horrez gain, musika eta kirola ere egongo dira, eta abenduaren 24an, Olentzerori harrera egingo zaio. Era berean, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalgata izango da.

GABONETAKO EGITARAUA

Abenduak 12, 16.45h. eta 18:15h, Estimulazio artistiko goiztiarreko jaialdia, Amurrio antzokian Joku instalazioa Amurrioko Haur eskolako haurrentzat.

Abenduak 13, 18:00etan, “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” taldeak “Bizi dantza” lana eskeiniko du, Bañueta kiroldegian. 3 €. Antolatzaileak: Euskara Udal Zerbitzua eta Ohiturak Kultur Elkartea.

Abenduak 14, 17:30h, Estimulazio artistiko goiztiarreko jaialdia. Haurrentzako zinema. 3-6 urte bitartekoentzat.  Amurrio antzokian. Sarrera: 3,75€

Abenduak 15, 12:00h, Estimulazio artistiko goiztiarreko jaialdia, “Lorategian” antzerkia. 2-6 urte bitartekoentzta. Amurrio antzokian. Sarrera: 4€

Abenduak 15, 17:30h, AITZINA FOLK jailaren kontzertua “MÚSICA PARA PRINCESAS, DRAGONES Y CABALLEROS”, Amurrio antzokian. Sarrera: 5€

Abenduak 17, 17:30ean, Olentzerok Menagariko “Amor Misericordioso” ikastetxea bisitatu eta bertan opariak banatuko ditu. Ohiturak Kultur Elkarteak antolatzen du.

Abenduak 18, 17:30ean, Olentzerok Ibarrako “Jesús María” ikastetxea bisitatu eta bertan opariak banatuko ditu. Ohiturak Kultur Elkarteak antolatzen du.

Abenduak 19-20, Olentzerok Aresketa Ikastola, Lucas Rey, Virgen Niña eta Zabaleko ikastetxeak bisitatuko ditu. Ohiturak Kultur Elkarteak antolatzen du.

Abenduak 19, 19:00etan, Amurrioko Udal  Musika Eskolaren kontzertua, Amurrio Antzokian.

Abenduak 20, 10:00-15:00,  Gabonetako Azoka, Juan Urrutia plazan. Baserriko produktuak, gazta, ogia, pastelak, turroiak, txokolatea, barazkiak, eztia,… artisau produktuak, landareak, zeramika… Amurrioko Jai Arloak antolatzen du.

Abenduak 20, 12:00etan, Aresketa Ikastolaren ikasleen gabon kanta emanaldia, Larrinaga oinezkoen gunea.

Abenduak 20, 19:00etan, Amurrioko Udal  Musika Eskolaren kontzertua, Amurrio Antzokian.

Abenduak 21, 16:30ean, Olentzerok “APDEMA” zentroa bisitatuko du.

Abenduak 21, 20:00etan, kontzertua “SOUL TELLER”. Sarrera: 8€. Amurrio Antzokian.

Abenduak 22, “Goikomendira” igoera autobusean Olentzeroren etxea eta txondorra bisitatzera. Irteera 10:30ean eta 11:15ean. Itzulera 14:00etan 14:45ean. Tiketak salgai Turismo Bulegoan abenduaren 17etatik 20ra (1,50 €). Ohiturak Kultur Elkarteak antolatzen du.

Abenduak 23, 17:00etan, “Zirtaka Antzerki taldeak” aurkezten du: “Olentzerori… zer gertatzen zaio”, udal frontoian. Ondoren, ikazkinek Olentzerorentzat idatzitako eta margotutako gutunak eta marrazkiak jasoko dituzte. Ohiturak Kultur Elkarteak antolatzen du.

Abenduak 23, 18:00etatik, Gabon kanta erronda, herrian zehar.

Abenduak 23, 18:00etatik, Babio non stop 16 ordu. Irteera orduero hurrengo eguneko 10:00ak arte. Ekarpen solidarioa: 10 € Bihotzez elkaratearentzat.

Abenduak 24, 10:00etan, Babiora igoera Amurrio Trail eta Montes Solidarios elkarteekin. 11:30ean taldeko argazkia Olentzeroarekin Babioko tontorrean. 13:00ean Txokolatada eta txistorrada. (Mendeikara autobus zerbitzua dago).

Abenduak 24, 16:00etan, Olentzerori ongietorria Parkean, anbulatorioaren aurrean eta ondoren kalejira Abiagabarri auzoraino.  Han txokolatea, gaztainak eta ardo beroa banatuko da.

18:30ean Itzulera Juan Urrutia plazara eta Olentzeroaren agurra.

Abenduak 25, 11:30ean, Olentzerok zahar-etxea bisitatuko du. Ohiturak Kultur Elkarteak antolatzen du.

Abenduak 26 – 30, 10:00 – 21:00, Gabonetako Saski-baloiaren lehiaketa, udal frontoian.

Abenduak 26, 17.00h, GAZTEFILM, haurrentzako filmea, “MY GIRAFFE” 74´  5 urtetik aurrera. Amurrio antzokian bertan gazteleraz bikoiztuta izango da. Sarrera doan

Abenduak 27, 18:00etan, Gabonetako pintura lehiaketaren sari banaketa “La Casona” Udal Erakusketa aretoan.

 

Abenduak 27, 17:00h. eta 19.00h, “GOAZEN 6.0” Musika ikuskizuna. Amurrio Antzokian. Sarrera: 12€.

Abenduak 27,  Basarte futbol zelaian, 2006an jaiotako haurrentzako futbol txapelketa, goiz eta arratsaldez.

Abenduak 28, Basarte futbol zelaian, 2006an jaiotako haurrentzako futbol txapelketaren final laurdenak, finalaurrekoak eta finalak, goizez.

Abenduak 31, San Silbestre jaia, San Roke auzoan

Urtarrilak 2, 3, 4 eta 5,  Gabonetako Haur Parkea Bañueta kiroldegian. 12:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00.

Urtarrilak 5, 9:30-13:00, Errege magoen pregoilarien ibilbidea

Urtarrilak 5, 17:30etik 18:30era, Erregeen desfilea. Antolatzailea: Amurrioko parrokiaren gizarte-karitatezko arloa.