Amurrio izan da Haziaraba jaialdiaren inaugurazioa egiteko aukeratu duten udalerria

Abenduan hiru jarduera egingo dira Amurrio Antzokian, estimulazio artistiko goiztiarreko landa-jaialdi horren barruan.

Haziaraba Amurriora itzuliko da abenduan, eta, gainera, estimulazio artistiko goiztiarreko landa-jaialdi honen inaugurazioa egiteko aukeratutako udalerria izatearen pribilegioa izango du. Jaialdi hau 0 eta 5 urte artean dituzten herritarrei zuzenduta dago, baita pertsona horiek laguntzera datozenei ere (familiakoak eta hezitzaileak). Ekimen honen bigarren edizioak hiru lan artistiko proposatzen ditu (jolasak, zinema eta antzerkia), eta Amurrion egingo dira abenduaren 12an, 14an eta 15ean. Proposamen horietara bertaratzeko sarreren salmenta gutxi barru aktibatuko da.

Paraiso Antzerkiak eta Teklak elkarteak sustatzen dute Haziaraba. Horrez gain, Mind the gap (Interreg Poctefa) europar proiektuaren laguntza dauka, baita Arabako Foru Aldundiarena ere. Programazioa tokiko egitura artistikoen lankidetzaren emaitza da, hala nola Gaztefilm eta Gutxinaka Gutxinaka. Estimulazio goiztiarra 0 eta 5 urte arteko haurrei garapen fisikoko, intelektualeko eta sozialeko aukerarik onenak ematean datza. Horrela, haien ahalmenei eta gaitasunei esker, kalitatezko estimulu intelektualetan, emozionaletan eta fisikoetan aberatsa den giro horrekin kontaktuan egon izan ez balira baino hobeak izatea bilatzen da.

Estimulazio goiztiarra zenbait diziplinatako printzipio zientifikoetan oinarritzen da (pediatria, neurologia, psikologia, etab.). Haziarabak proposatzen duena honako hau da: kontzeptu hori artera eta kulturara zabaltzea. Izan ere, funtsezko tresnak dira herritar gazteen garapenerako, adierazpenerako eta ahalduntzerako. Horrela, 2019an errepikatuko da 2018an abiarazitako esperientzia, eta jaialdiak Arabako zenbait udalerri bisitatuko ditu abenduan zehar, horien artean Amurrio.

HAZIARABA JAIALDIA AMURRIO ANTZOKIAN, JOLASAREN INSTALAZIOA

Abenduaren 12an, 17:00etan eta 18:30ean.

  • Gomendatutako adina: 1-5 urte (udalerriko haur-eskoletako ikasleei eta beren familiei zuzendua). Gutxinaka Gutxinakarekin elkarlanean.

ZINEMA, abenduaren 14an, 17:30ean.

Gaztefilm jaialdiko film laburren hautaketa. Gomendatutako adina: 3 – 6 urte. Gaztefilmekin elkarlanean.

ANTZERKIA, abenduaren 15an, 12:00etan.

  • “Lorategian” – Gomendatutako adina: 1 – 5 urte. Konpainia: Paraiso Antzerkia.