Amurrio Got Talent-ek euren talentu bereziak erakustera animatzen ditu amurrioarrak

Amurrioko Udalak telebistako formatu ezaguna egokitu du, Amurrio Got Talent ekimenean amurrioarrek euren talentu bereziak erakutsi ditzaten. Partaidetza online izango da, eta adin guztiei dago zuzenduta. Horretarako, lau kategoria ezarri dira, eta horien artean, Amurrioko saltokietan, ostalaritzako establezimenduetan eta zerbitzu pertsonaletan erabiltzeko 50 euroko 20 bonu zozketatuko dira.

Dantzatzea, abestea, magia egitea, bakarrizketak edo margotzea izan daitezke amurrioarren espezialitateetako batzuk. Hori dela eta, Amurrio Got Talenten bitartez, talentu berezia duten pertsonen partaidetza bilatzen da. Parte hartzea oso erraza da, egin beharreko gauza bakarra bideo bat bidaltzea da, aurkezpen txiki batekin, eta erakutsi behar den talentua edo jarduera partekatzea.

Lau kategoria bereizten dira: haurrak, 14 urtetik beherako pertsona bakarraren partaidetzarekin; norbanakoa, 15 urtetik gorako pertsona bakarraren partaidetzarekin; taldean, gutxienez 2 partaide eta gehienez 6, adina kontuan izan gabe; eta kuadrila, edozein adineko 7 partaide gutxienez.

Bideoak horizontalean grabatzea gomendatzen da, eta 3 minutu eta erdi iraun beharko dute gehienez, eta uztailaren 27tik abuztuaren 15eko eguerdiko 12.00ak arte bidali ahal izango dira WhatsApp bitartez 665 712 802 zenbakira edo amurriogottalent2020@gmail.com helbidera. Bideoa bidaltzea inskripzio gisa hartuko da, baina zein kategoriatan hartzen den parte eta partaideen izena eta abizenak jakinarazi beharko dira. Adingabeen kasuan, legezko ordezkariak baimena eman beharko du emailez. Bideoak sare sozialetan partekatuko dira abuztuaren 3tik 16ra.

Partaide guztiak Amurrioko saltokietan, ostalaritzako establezimenduetan eta zerbitzu pertsonaletan erabiltzeko 50 euroko 20 bonuren zozketan sartuko dira. Pertsona batek bideo bat baino gehiago bidaltzen badu, zozketan partaidetza bakarra izango du.

Bases euskaraz Amurrio got Talent 2020 on line