Amurrio Antzokian Gorbeiako artzainei buruzko dokumentala proiektatuko da, urtarrilaren 31n, eta sarrera doakoa izango da.

Gonbidapenak Amurrioko Kultur Etxean jaso daitezke, tokia bete arte.

Oraindik ez baduzu “Pastoreo en Gorbeia, pasado, presente y futuro de una profesión milenaria” dokumentalaz gozatu, orain beste aukera bat duzu ikus-entzunezko lan interesgarri hau ikusteko eta euskal mendirik enblematikoaren artzaintzaren alderdi desberdinetara hurbiltzeko. Hitzordua urtarrilaren 31n da, ostiralean, Amurrio Antzokian, 19:00etan. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak Amurrioko Kultur Etxean jaso daitezke, tokia bete arte.

Dokumentalak ordubete eta 40 minutuko iraupena du, eta ikuslea murgilduko du urteroko artzaintza-zikloan, aurten, Euskadiko mendigunerik garrantzitsuenean: Gorbeian. Antzinako ogibide horren (artzaintza) historia, jatorria, garapena, etapak ikusi ahal izango ditugu, baita bere oraina, gaur egungo errealitatea eta oso modu nabarmenduan, etorkizunerako ikuspegiak ere. Artzain beteranoen lekukotza bildu da; artzain horietako batzuk laurogei urtetik gorakoak dira eta oraindik beren artaldeekin leku eder horietara igotzen eta gazta egiten jarraitzen dute. Urte gogorrak ezagutu eta bizi izan zituzten artzainak, harrizko txabola bakunen eta karburo-kriseiluen garaiak, mendira oinez igotzearenak eta han hilabeteak igarotzearenak. Dokumentalak ez ditu ahazten artzaintza-bizimodua izan zuten emakumeak, ezta belaunaldi berrietako artzainak ere. Haien testigantzekin batera, irudi-baliabideak bildu dira mendiguneko hainbat eremutan, hala nola Arraba, Itxina, Oketa edo Austigarminen.

Lantaldea

Orain dela urte eta erdi sortu zen talde teknikoaren gidoiaren diseinua eta zuzendaritza Jose Luis Urrutiak darama; grabaketa, edizioa eta postprodukzioa Karlos Trijuequek (TAOM); argazki finkoak eta dronea Santi Yanizek; produkzioa eta logistika Txarly Marquések eta arloko logistika- eta aholkularitza-lanak Enrique Arberas biologoak. Dokumentalaren atzean, promotore gisa, Luiso López Martínez (Amurrioko Aztarna Etnografia Elkartea) eta Jesus Angel Santa Cruz Letona (Itzina de Orozkoko Abeltzainen Elkartea) daude.