Jarduera indar osoz itzuliko da Amurrio Antzokira urriaren 3tik aurrera. Ohiko antzerki, dantza eta zine programazioari berrekingo zaio, ikuskizunak modu seguruan gauzatu ahal izateko hartu beharreko segurtasun neurri zorrotzak betez. Horretarako, edukiera %60ra murriztu da. Zine programazioari ere urriaren 4an, igandean, berrekingo zaio.
Amurrio Antzokian ikuskizun seguruak gauzatzeko ezarri den protokoloari jarraituz, emanaldi bakoitzaren aurretik aretoa desinfektatu egingo da. Horrez gain, derrigorrezkoa izango da muturrekoa erabiltzea, eta baita sartzean eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere. Esleitutako eserlekua hartu beharko da, eta komunera banan-banan baino ezin izango da joan. 10 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan beharko dute.
Amurrio Antzokiko urriko programazioa:
ANTZERKIA
Urriak 3, 20:00etan. “¿QUÉ NOMBRE…?”
Urriak 31, 20:00etan. “ESTO NO ME LO ESPERABA”
HAZIARABA
Estimulazio artistiko goiztiarreko jaialdia
Urriak 8, umeentzako zinea, 17:30ean.
3-6 urte arteko umeentzat
Urriak 15, umeentzako antzerkia, “KUBIK” 17:30ean.
DANTZAREN HEDAPENERAKO PROGRAMA
Urriak 9, 18.00-20:00. Dantza Materclassa.
Gutxienez 6 pertsona eta gehienez 15
Izen ematea Kultur Etxean
Urriak 16, 20:00etan. Dantza “DANCE IS MY HEROINE”
Urriak 23, 19.00etan.
MOLEKULA, Quebec-Kanadako bideo-dantza erakusketa
ANTZERKI LABURREKO VI. JARDUNALDIA
Urriak 10, 19:30ean.
- ITSU ETA GURPIL GAINEAN emanaldia euskaraz
- A CIEGAS Y SOBRE RUEDAS emanaldia gaztelaniaz
- “ LA MUJER SOLA “-Teatro Valladolid Athenea
- “FOSFOROS : MOMENTOS DE VIDA “
“ANTZERKI AMATEURREKO IX. ERAKUSTALDIA”
Urriak 24, 20:00etan. Antzerkia “CUANDO ESTEMOS TRANQUILAS”.