Amurrio 2020 Erakusketa Filateliko numismatikoa azaroaren 14an inauguratuko da La Casona aretoan

Aurten, behin‑behineko posta‑bulegoko zigilu‑markak Juan de Urrutia Zuluetaren irudia darama.

Aurten ere urteko Amurrioko Erakusketa Filateliko‑numismatikoa iritsiko da La Casona erakusketa‑aretora, zeina COVID‑19aren pandemiaren aurkako segurtasun arauak betetzeko egokitu den. Herriko Asociación Cultural Filatélica Numismática Armuru elkartearen eskutik izango da, eta azaroaren 14an ireki eta 28ra arte egongo da zabalik. Honako hau da bisitetarako ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Aurten, oso lagin zabala egongo da: pezeta‑txanponak, euroak, zirkulazioan daudenak, tematikoak, zibilizazioak, lanbideak, eta Estatuko eta Euskadiko billeteak. Horrez gain, zirkulazioan egon ez diren txanponak eta ontzak egongo dira, baita kasinoko fitxak eta kooperatibetako txapak ere.

Azaroaren 17an, asteartean, behin‑behineko posta‑bulegoa irekita egongo da 17:00etatik 19:00etara. Edizio honetan, Juan de Urrutia Zulueta amurrioarraren irudia duten zigilu‑markak izango ditugu; Juan de Urrutia Zuluetaren estatua izen hori bera duen plazan dago. Bestalde, Filatelia atalean Gurutze Gorria gai duten zigiluen bost koadro eta Amurrioren posta‑marka bi egongo dira. Egun horietan, gainera, bi hitzaldi daude aurreikusita: lehena, hilabete bereko 18an, asteazkenean, arratsaldeko 18:30ean, zigiluei buruzkoa; eta, bigarrena, hurrengo egunean, azaroaren 19an, txanponen ingurukoa. Aretoan, beste edizio batzuetan bezala, “Jakintza numismatikoa” lehiaketa ospatuko da. Helburua jakin‑mina sortzea da. “Erakusketa bisitatzen duten gazteek numismatikan interesa izan dezaten nahi dugu, eta, hala, belaunaldi aldaketa sustatzea”, adierazi du elkarteak.

“JAKINTZA NUMISMATIKOA” LEHIAKETA

* Munduko txanponen eta billeteei buruzko galdera‑lehiaketa da.

* Normalean, fitxa batean erantzun beharreko hiru galdera daude: Zein kontinentetakoa da billete hau? Zein herrialdetakoa da txanpon hau? eta, Zer irudikatzen da (animalien mundua, kulturala, etab.)?

* Opari gisa, egungo eta iraganeko munduko txanponak emango dira.

* Fitxan honako datu hauek idatzi behar dira: lehiakidearen izena, helbidea eta telefono-zenbakia.